Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udal administrazioa indartzeko oposaketak egin dituzte gaur

600 lagun inguru bildu dira Irungo Ficoba erakustazokan. 5 administrari lanpostu betetzeko deialdia da. 2024etik 37 langile egonkortu dira.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/10/09

Hondarribiko Udalak pausu garrantzitsua emango du giza baliabideen alorrean. Izan ere, herritarrei kalitatezko zerbitzu publiko “hurbil eta eraginkor” bat eskaintzeko asmoz, zenbait oposizio-lehiaketa zabaldu ditu. Horiek administrazioa “indartzea eta egituratzea” ahalbidetuko dute.

Alkateak azaldu duenez, urte asko dira udalak ez duela horrelako prozedurarik burutzen. Azken oposaketa deialdiak 2017an egin ziren eta 2000. urtetik hona bi deialdi egin dira soilik.

Aldiz, 2024. urtetik 21 plaza atera dira oposizio-lehiaketa bidez, hau da, 37 langile egonkortu dira azken urtean. Eta aurrerantzean ere etorkizunera begirakoan ere bide honetan sakontzen jarraitzeko nahia adierazi du.

“Udaletxera iritsi ginenean, aldibaterakotasun tasa ia %70ekoa zen eta hori, zalantzarik gabe, arazo bat bezala identifikatu genuen. Europar batasunetik eratorritako agintarau baten bitartez estatuan 2021ean lege berezi bat ezarri zen egonkortze prozesuak martxan jartzeko. Lege berezi bat izan zen eta soilik administrazioan aldi baterako lanean zeuden langileei eragiten zien, eta prozesu horiek burutzea izan zen heldu genuen lehen erronka”.

Orain artean, prozesu horren baitan, 17 prozedura burutu direla nabarmendu du ondoren, eta horien bitartez 37 langile egonkortzea ahalbidetu direla. Prozesu hori “berezia” izan zen eta orain, “ohikotasunean sartuta”, aurten 21 lanpostu karrerako funtzionario bitartez izendatzeko deialdiak zabaldu dituzte. Gainera, datozen asteetan beste deialdi bat zabalduko dutela aurreratu du.

Egonkortze prozesuaren azken fasean sartu berritan, gaur goizean bost administrari lanpostu betetzeko hautaketa prozesuaren lehen azterketa egin da. Guztira 600 lagun aurkeztu dira azterketara. Horiek Ficoban egin dute hitzordua, aurkeztu diren kopurua ikusita ezinezkoa izan zaielako azterketa Hondarribian egitea.

“Biziki pozik nago ikusten dudalako horrelako prozesu bat deitutakoan jendeak ere erantzuten duelako eta hautagai kopuru handia izanagatik, antolakuntza aldetik zenbait zailtasun eragin dizkigula kontuan edukita ere Hondarribiko Udalak erantzun duela”.

Alkateak azaldu duenez, lehen fasea (azterketa orokorra) gainditzen dutenak soilik igaroko dira bigarrenera (azterketa espezifikora). Eta euskara gaitasuna frogatzen ez duten horiek hirugarren bat izango dute. 

Egonkortutako postuak

Orain artean 37 langile egonkortu dira. Horien artean, 32 lagunek lehiaketa bidez lortu dute plaza: Kultur teknikari plaza 1, arkeologo plaza 1, arkitekto tekniko plaza 1, euskara saileko arduradun plaza 1, euskara irakasle 4 plaza, gizarte langile plaza 1, delineatzaile plaza 1, agente lehen 4 plaza, udaltzain 12 plaza, administrari plaza 1, administrari laguntzaile 4 plaza, atezain plaza 1.

Eta gainontzekoek lehiaketa oposizio bidez: Administrari plaza 1, udaltzain 5 plaza, ofizial elektrikari plaza 1, administrazio orokorreko teknikari plaza 1, eta gizarte langile plaza 1.

Hautaketa prozesu guztien informazioa udalaren webgunean dago eskuragarri.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.