Señor de Aranzate kalean egingo dituzte asfaltatze lanak
Eguraldiak ahalbidetzen badu, lanak datorren astean amaitzea aurreikusten dute. Mozketa puntualen berri aurrez emango dutela jakinarazi dute.
Irungo Udaleko Obra, Mantentze eta Azpiegitura arloak jakinarazi du asfaltatze kanpainaren hurrengo geltokia Señor de Aranzate kalea izango dela. Irungo zenbait kaletan hondatuta dauden zoruak birgaitzeko, kontserbazio egoera txarrean dauden bideen azterketa bat egin dute zoladuraren narriadura zenbatekoa den eta azpiegituren egoera nola dagoen ebaluatzeko, kontuan hartuta “ez dagoela aurreikusitua azpiegitura horietan epe laburrean jarduerarik egitea”.
Era berean, jakinarazi dute, eguraldiak ahalbidetzen badu, behintzat, lanak datorren astean amaituko dituztela eta linean zein baterian aparkatzeko guneak birgaituko dituztela. Lanak egunez egingo dituzte, eta seinale eramaleek araututako txandakako zirukulazioa mantenduko dute. Alabaina, lehendik dauden pasabideetara sartzea baimenduko dute, baina une batzuetan mozketa puntualak egin beharko dituztela jakinarazi dute. Hala ere, mozketa horien berri aldez aurretik emango dutela azpimarratu dute.
Lanak egiteko Excavaciones y Transportes ORSA, S.L. enpresa kontratatu dute, eta hiru hilabeteko epea du zenbait kaletako hobekuntzak egiteko. 288.765,03 euroko aurrekontua dute, BEZ barne.

