'Familia ta Lagun' programari ekingo diote datorren astean
Hilaren 18an izango da saioa, 10:30etik 12:30era. Jarduera doakoa da, baina izena eman behar da hilaren 10etik 15era bitartean.
Irungo Udaleko GazteARTEan gazteria arloak jakinarazi du hilaren 18an (larunbata da) Familia ta Lagun programaren lehen saioa egingo dutela 10:30etik 12:30era.
Haur zein helduentzako esperientzia izango dela baieztatu dute antolatzaileek, “dibertimenduz eta ikaskuntza partekatuz betea”.
Kateako Haurtxokoan (Araba kalea, 46) egingo dute edizio horren lehen saioa, eta jarduera doakoa bada ere izena eman behar da aurrez udalaren webgunean hilaren 10etik 15era bitartean, plazak mugatuak baitira.

