Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Abotsanitzen "kudeatzeko ezintasuna" salatu du EAJ-k

Kiroldegiko tabernak 500 egun darama hutsik, eta sauna gabe 250 egun daramatzate herritarrek. Hori dena udal gobernuaren kudeaketarengatik dela dio EAJ-k.

Kiroldegiko kafetegiaren egungo egoera.
Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia
2025/10/09

Udal gobernuan daramaten bi urteetan herriaren kudeaketa traketsa eta askotan ikusezina egitea leporatu dio EAj-k Abotsanitzi. Kiroldegia abiapuntu hartuz, jeltzaleen ustez udal gobernuak alde batera utzi ditu herritarren beharrak, eta beste gauza batzuk egiten aritu da. “Abotsanitzek polemika bihurtu du bere tresna politikoa. Akusazio bideoak egiten eta benetako kudeaketa ordezkatzen duten liburuxkak idazten aritu da”, azaldu du EAJ-k ohar bidez.

Kiroldegiko taberna duela 500 egun hustu zela adierazi du EAJ-k, eta era berean, saunak 250 egun daramatzala itxita. Horiek bera ez konpontzea leporatzen diote jeltzaleek udal gobernuari. “Oposizioan zeudenean irtenbide guztiak zituzten, eta gobernuan aldiz, arazoak konpontzeko gaitasuna ez da ikusten”.

Kiroldegiaz gain, EAJ-k aipatu du Abotsanitzek egindako hainbat promesa ez dituela bete. “Lehen, eguneroko eskakizunak zirenak, gaur egun isiltasun deserosoak dira”, adierazi du EAJ-k. Horren adibide moduan bidegorria aipatu dute adibidez, esanez oraindik udal gobernuak ez duela berririk eraiki. Etxebizitza politika berririk ez sustatzea ere leporatzen dio udal gobernuari, eta baita ere udal zerbitzuetan hobekuntzarik ez egitea.

Alderdi jeltzaleak azaldu du azken urteetan herrian egin diren obra guztiak haiek egindako lanetik abiatutakoak direla. Hala nola, San Nikolas zubi berria, Santiago kalea berritzea, arrantzale auzoaren berrurbanizazioa eta Muliaten egingo diren gizarte zerbitzuetarako bulego berriak. “Abotsanitzek ez du proiektu propio garrantzitsu bakar bat ere bultzatu. Hala ere, Gizarte Zerbitzuen alorretik bultzatutako proiektu batzuk aintzatetsi eta positiboki balioetsi nahi ditugu, hala nola doluan eta bakardadearen aurka laguntzeko programak. Herritarrentzat oso ekimen baliagarriak eta beharrezkoak direla uste dugu”.

“Hiri zikinagoa”

Espazio publikoaren kudeaketak ere okerrera egin du EAJren ustez. “Agerikoa da permisibitatea pankarta eta pintadekin. Udal-gobernuaren agindu berriek garbiketa-maiztasuna murriztu dute, hiriaren irudi axolagabeagoa eta zikinagoa eraginez”. Amaitzeko, EAJk gehitu du Abotsanitzek bakarrik gobernatzen duela, eta ez duela oposizioarekin ezertarako kontatzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.