Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Irun 2040 plan estrategikoa diseinatzeari ekin diote

Epe luzerako proiektu bat da, eta XXI. mendeko Irunen oinarriak finkatuko ditu plan estrategikoak. Hasteko, hiriaren diagnostikoa egingo dute.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/10/08

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Irun 2040 Plan Estrategikoa diseinatzen hasi dira; epe luzerako proiektu bat da, eta zehaztu dutenez XXI. mendeko Irunen oinarriak finkatuko ditu. Proiektu horrek datozen urteetako lan ildoak identifikatuko ditu “sortzen diren erronkei aurre egiteko, sortzen diren aukerak aprobetxatzeko eta datozen hamarkadetan hiria definituko duten behar eta proiektuak antolatzeko”. 

Azaldu dutenez, lehen pausoa enpresa espezializatu bat kontratatzea izango da hark hiriaren diagnostiko bat egin, helburu estrategikoak zehaztu ditzan eta jardun eremuak proposa ditzan. Era berean, herritarrek parte hartzeko plan bat jarriko dute martxan “haien ekarpenak funtsezkoak izango baitira dokumentu berria prestatzeko”.

Cristina Laborda, Irungo alkatea: “Biztanle gehiago ez ezik, zerbitzu publikoen, azpiegituren eta etxebizitzen eskari handiagoa eta mugikortasun eta jasangarritasun behar handiagoak izango ditugu, eta, egoera berri hau kudeatzeko, ezinbestekoa da estrategia argi bat izatea ikusteko norantz goazen, zer pauso eman behar ditugun eta zer bide orri izango dugun etorkizuneko erronkei aurre egiteko”.

Gauzak horrela, aipatu dute plan estrategiko berriak udalaren lehentasunak markatuko dituela, eta haren erabakiak bideratuko dituela 2040. urtera begira. Are, dagoeneko zerrendatu dituzte ardatz nagusiak zein izango diren: mugikortasun jasangarria, hiriaren eraldaketa, gizartearen kohesioa, berrikuntza ekonomikoa, etxebizitza, trantsizio energetikoa eta kultura. Bestalde, argi utzi nahi izan dute “hasierako planteamenduaren arabera, politika koordinatuak egin, baliabide egokiak jarri eta konpromiso sendoak” hartuko dituztela “ikuspuntu integral” batetik. 

Horretaz gain, prozesua “zehatza eta plurala” izatea nahi dutenez, bertako zenbait entitatekin bilduko dira; “plana tresna eraginkorra izatea da asmoa, helburu neurgarriak eta epeak finkatzea eta etengabeko jarraipena egitea, betiere genero ikuspegia kontuan izanda”, gehitu dute.

Prozesuaren osagai nagusietako bat partaidetza plana izango da, eta, beraz, herritarrek, elkarteek, enpresek, gazte taldeek, adinekoen elkarteek eta kolektibo zaurgarriek ekarpenak egiteko aukera izango dute. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.