Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen Eguna egunero izatea nahi dute

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, Irundarrek gaiarekin lotutako zenbait jarduera izango dituzte abendura bitartean.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/10/08

Josu Iguiñiz Irungo Udaleko Euskara zerbitzuko ordezkariak Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitaraua aurkeztu du berriki Jantzi euskararen betaurrekoak lelopean. Izan ere, Euskararen Nazioarteko Eguna egun batean ospatu beharrean hiru hilabetez egingo dute “euskarari 365 egunez ikusgarritasuna emateko asmoz”. Gauzak horrela, egitarau bat ondu dute hilaren 10etik abenduaren 14ra bitartean. 

Iguiñiz: “Aurtengo leloarekin aditzera eman nahi dugu Irungo pertsona gehienak, gaitasun handiagorekin edo txikiagoarekin, euskaraz hitz egiteko gai direla, baina horietako gutxik erabiltzen dutela egunero. Irundarrak animatu nahi ditugu betaurrekoak jantzi eta euskarazko hitz batekin hastea elkarrizketa “.

Aipatutako egitarauari, hasiera, hortaz, ostiralean (hilak 10) emango diote PausoK Dance dantza taldearen emanaldi batekin. Amaia KZn izango da berau, 19:00etan  Hurrengo ekitaldia hilaren 25ean  izango da, eta Benta Zaharreko Mutiko Alaiak arduratuko dira Irungo kaleetatik kantujira egiteaz, 12:00etatik aurrera. 

Azaroari dagokionean, lehen jarduera hilaren 11n izango da, 18:00etan, eta bertaratzen direnek Irunero aldizkarian eta Txingudi Online hedabideetan argitaratuko duten elkarrizketa baten grabaketan egoteko aukera izango dute. Horretaz gain, hilaren 21ean, Jabier Muguruza eta Bernando Atxagak errezitaldia egingo dute Oiasso museoan, 19:00etan. Hurrengo egunean, berriz, Hitz Gurutzatuen Lehiaketa egingo dute Palmera Montero Gunean, 09:00etatik 14:00etara. 

Azaroko ekintzak mota askotakoak izango dira, bizilagunek denetatik egiteko aukera izango baitute; horren adibide dira hilabete horretan egingo dituzten azken hiru jarduerak: liburu aurkezpena, erromeria eta antzezlana. Aipatutako liburua Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia liburua da, eta CBAn egingo dute haren aurkezpena Iñaki Lopez de Luzuriagak eta liburuaren egileetako batek. Hilaren 29an, berriz, Auntxa Triki Eskolak egingo du erromeria, 12:00etan, Zabaltza plazan. Eta, azaroari amaiera emateko Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana egingo dute Amaia KZn Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Iruretak. 

Ekintza nagusia, alabaina, abenduaren 3an izango da, egun horretan baita Euskararen Nazioarteko Eguna. Zehazki, egun horretako 10:00etan hasita, ihes gela egingo dute Oiasso museoan euskaltegiko ikasleek. Era berean, abenduaren 5ean Zirika Zirkus konpainiak Marietak Zirkus antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna egingo du. 

Abenduan, bestalde, kantujira, diana, eta Karmele zein Ombuaren itzala filmak ikusteko aukera izango dute irundarrek Amaia KZ eta Oiasson. 

Amaia KZ zein Oiasso museoan egingo dituzten jarduera guztiak doan izango dira, baina gonbidapenak lortu behar dira aurrez udalaren webgunean edota museoan bertan. Oiasso museoa 10:00-14:00 artean egoten da zabalik asteartetik igandera, eta 16:00-19:00 artean berriz, ostiral eta larunbatetan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.