Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Berotegi efektuko gasen isurketa %45 murriztu da 15 urtean

Datua Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren 2022-2030 txostenean argitaratu dute, eta gaur eman du horren berri Irungo Udalak.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/10/08

Irunek %45 murriztu du berotegi efektuko gasen isurketa 15 urtean. Hala jakinarazi dute gaur Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren 2022-2030 txostenean. Irunen kasuan, zehazki, 2007. urtean 319.000 tona karbono dioxido baino gehiago izatetik 2023an 175.000 tona izatera igaro dira, eta “horrek berretsi egiten du energia eraginkortasunera, mugikortasun iraunkorrera eta etorkizuneko ingurumen erronkei aurre egiteko hiri eredu prestatuago baten aldeko apustua egitera bideratutako udal politiken egokitasuna”.

Borja Olazaba, Garapen Jasangarriko ordezkaria: “Udal honek hiri bizigarri bat eraikitzen jarraitzeko duen konpromisoa irmoa da. Berotegi efektuko gasen emisioa murrizteko abian jarritako jarduerak arrakasta handia izaten ari dira. Ildo horretan lanean jarraituko dugu, pertsonak eta haien osasuna lehenetsiz, garraio publikoaren erabilera bultzatzen dugun bitartean eta herrritarrak kontzientziatzen jarraitzen dugun bitartean gure ingurunea ikuspuntu jasangarri eta errespetuzko batetik zaintzearen garrantziaz”.

 Udaletik nabarmendu dutenez, planaren ebaluzioan garraioa nabarmentzen da hiriko berotegi efektuko gasen isurketen eragilen nagusi gisa. Eta, horren aureran Irungo Udalak 28 arintze neurri prestatu zituen bost ildo estrategikorekin. Horietan 9,6 milioi euro inbertitu dituzte 2023 eta 2024an: energia eraginkortasuna, energia berriztagarria, mugikortasuna, hondakinak eta xurgapen potentziala. Gaur gaurkoz, neurrien %68 hastear edota hasita daude. Alabaina, mugikortasunaren sektoreak bi neurri ditu azken fasean: hiriko garraio publikorako erregai alternatiboen erabilera eta Etxolazarreta finkaren zaharberritze ekologikoaren proiektua. 

Azken bi urteetan Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren barruan egindako jarduera garrantzitsuenei dagokienez, Irunbuseko flotari zuzendutako zazpi milioi euro baino gehiago nabarmentzen dituzte. Bestalde, udaletik zenbait inbertsio aipatu dituzte: Azken Portu kiroldegian autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat egitea, hiriko zenbait guneetako argiteria publikoa berritzea eta Sancho eta Urdanibia ospitaleko estalkia hobetzeko obrak, kasu. 

Gainera, egokitzapen neurri batzuk daude lau ildo estrategiko dituztenak, eta horietan ia 1,2 milioi euro inbertitu dituzte 2023. eta 2024. urteetan. Atal horrek 18 neurri ditu, eta %61 hasita daude. Kasu horretan, uraren gaineko presioa murriztea eta baliabideari dagokionez hiriaren kalteberatasuna minimizatzea, natura ingurunea klima aldaketaren ondorio potentzialetara egokitzea, ingurumenaren eta haren erronka klimatikoen gaineko ezagutza sustatzea eta herritarrak beren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen dituzten klima baldintzetatik babesteko zuzeneko jarduerak egitea nabarmendu dute. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.