1.000 eta 1.500 euro arteko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat
Korrikan migratzaileei lagundu zieten auzipetuak epaitu zituzten atzo. Deliberoa abenduaren 16an jakinaraziko dute.
Iaz, 23. Korrikaren hasierako egunean, Irun eta Hendaia arteko zubia migratzen ari ziren 36 pertsonek gurutzatu zuten, eta Frantziako Justiziak Bidasoko zazpi ekintzaile pertsona horiek legez kanpo gurutzatzea eta “talde antolatuko” kide izateaz akusatzen ditu.
Atzo epaitu zituzten kideak, baina epaiaren deliberoa abenduaren 16an jakinaraziko dutela diote. Hala ere, kideentzat 1.000 eta 1.500 euro arteko isunak eskatu ditu prokuradoreak zazpi auzipetuetatik seirentzat.
Martxoaren 14an abiatu zen Korrika, eta zenbait militantek 36 migratzaileri lagundu zieten Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian. Gero, alabaina, zenbait kolektibok euren gain hartu zuten “desobedientzia zibileko ekintza” hura, eta Frantziako Justiziak deklaratzera deitu zituen kolektibo horietako zazpi pertsona. Hendaiako komisarian egon ondoren epaitegian deklaratu zuten, eta “pertsonen trafikoko talde antolatuaren ustezko delitua” egotzita, atzo arratsaldean epaitu zituzten kideak.
Berria egunkariak jakinarazi duenez, auzipetuek “Frantziako eta Espainiako estatuen eta Europaren migrazio politikak” salatu zituzten.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

