'Nortasun agiria' bakarrizketa egingo du Zuhaitz Gurrutxagak
Ostiralean (hilak 10) izango da hitzordua CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroan, 20:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.
Zuhaitz Gurrutxaga umoristak Nortasun agiria bakarrizketa egingo du ostiralean (hilak 10) CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroan. Euskaraz izango da saioa, 20:00etan, eta sarrerak erosi behar dira aldez aurretik.
Nortasun agiria Gurrutxagaren hirugarren lana da, eta haren bizipenetan oinarritzen dira pasarteak; hala nola, bikote harremanen hausturek sortutako mina, euskaldun ona izateko zailtasunak edota sexu harremanetan TOC (Nahaste Obsesio Konpultsiboa) izateak eragin ditzakeen buruhausteak jorratuko ditu umorezko saioan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroren truke. Alabaina, langabetuek, 14 urtetik beherakoek, gazte txartela dutenek eta familia ugariaren txartela dutenek 7 euro ordaindu beharko dute.

