Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txotxongilolarien topaketa, apustu politikoa

Euskal Herriko txotxongilolarien bigarren topaketa antolatu du Ostomilak eskualdean. Bihar (larunbata) eta etzi artean izango da. Sareak sortzea da topagunearen helburuetako bat.

Tamara Cuellar eta Ruben Mejuto, Ostomilaren lokalaren aurrean. Ximun Leturia Lete
Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2025/10/03

Ostomila Txotxongiloen Taldeak antolatuta, Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketaren bigarren edizioa egingo dute eskualdean. Bihar (hilak 4, larunbata) eta etzi egingo dituzte jarduerak Irun zein Hondarriko zenbait txokotan. 

Tamara Cuellarrek eta Ruben Mejutok osatzen dute Ostomila konpainia, eta autogestioa ardatz izanik artistak berak izan dira topaketa horiek antolatu dituztenak, antzerki eta txotxongiloen munduan dabiltzan pertsonen artean sinergiak eta sareak sortzeko asmoz. Hala ere, argi dute zein den topaketen helburua: txotxongiloen antzerki tradizionala biziberritzea eta hausnarketarako zein elkarlanerako espazio bat sortzea. Gainera, aurten fokua konpainia txikietan eta proposamen berrietan jarriko dute, lan eszeniko berriak babeste aldera. 

Ostomila konpainian lau obra dituzte, eta sortu duten azken proiektua asteburu honetan egingo dutena da. Hasieran Cuellar eta Mejutoren artean antolatzen zuten egitasmoa, baina zehaztu dute orain jende gehiago batu zaiela.

Lotura estua dute, biek ala biek, txotxongiloekin; euren parte dira ia. Cuellar Nikaraguakoa da, eta hemezortzi urte daramatza txotxongiloen munduan. Alabaina, ez da kasualitatez sartu mundu horretan, bere familia txotxongilolaria baita. Hortaz, txikitatik izan du txotxongiloekin harreman estua, eta bere horretan sakontzeko asmoz antzerkiarekin lotutako ikasketak egin zituen Cuban. “Inoiz ez naiz aldendu txotxongiloetatik, eta duela zazpi urte Irunera iritsi nintzenean ekin genion proiektu honi [Ostomilari]”, azaldu du Cuellarrek. 

“Topaketen proiektua gure burua topatzeko grinatik sortu zen”, jarraitu du. Bere bizipenek erakutsi diotenez, Cuellarrek azaldu du txotxongiloen topaketak “oso ohikoak” direla Latinoamerikan, “baina hemen, berriz, ez”. Hortaz, eurentzat sortu nahi zuten espazio bat eraikitzeari ekin zioten. 

Bazekiten zer zen sortu nahi zutena, eta bikotea definitzen duen nerbio horrek bultzatuta Euskal Herrian txotxongiloekin zer egiten den aztertzen hasi ziren. Bi urte izan ziren horretan, eta ondorioztatu dute momentu honetan Euskal Herrian bost jaialdi egiten direla. Jaialdiak, eta ez topaketak, ez baita gauza bera. 

Bazuten, beraz, ideia bat buruan. Cuellarrek, gainera, bazuen aurretiko iruditeria bat, txikitan asko markatu zuena, hain zuzen. Haren gurasoek Pirritx eta Porrotxekin batera Euskal Herritik bira bat egin zuten, eta beti kontatzen zizkioten alabari leku bakoitzeko istorioak. Alabaina, bazegoen topaketa bat Cuellar “izugarri markatu” zuena, Zugarramurdin 2002. urtean egin zuten Euskal Titiriteroen Topaketa. Oso presente izan du Nikaraguakoak hori bere buruan, eta Mejutori horren inguruan ikertu nahi zuela esan zion, hark zuen informazio bakarra gurasoek kontatutakoa baitzen. Hala, ikusi zuten azken topaketa 2012an egin zutela. “Une horretan lortu zuten antzerki eta txotxongiloen munduan zebiltzanak elkartzea. Gainera, euskal kultura bera ere elkartu zuten, eta herri bezala hausnartzeko tartea ere bazegoen; alegia, hausnartu zuten Euskal Herria nola elika zitekeen kulturatik”, osatu du Mejutok. 

Herria Herritik sortzen delako
Ostomilakoek azaldu dutenez, asteburuan egingo duten topaketa “topaketa txiki bat” da, baina politikoki Euskal Herriko txotxongilolariak batzeko, sareak sortzeko, sinergiak eratzeko eta horien bidez “herri bat garela erakusteko” ondu dute egitaraua. “Finean, apustu politikoa da. Guretzat gure herria sortzen hasi behar dugu gure herritik”, gehitu du Mejutok. 

Gauzak horrela, iaz erdigunean emakumeak jarri zituzten moduan, aurten ere gai bat pentsatu behar zuten egitaraua osatzen hasi aurretik, eta erabaki zuten talde, konpainia, edota ikuskizun berriak dituzten konpainia txikiak  topaketaren ardatz izatea. 

Txotxongiloak “beti oso politikoak” izan direla nabarmendu dute, “boteretsuei kritika politikoa” egiteko erabiltzen zirela. Ostomilakoek txotxongilo tradizionalarekin egiten dute lan, eta hori gaur egungo programazioetan “nahiko alboratuta” egoten dela gehitu du Mejutok. Are, zehaztu dute programazioen ehuneko bost eta hamar artean izaten dela tradizionala. 

Cuellarren arabera, esku txotxongiloen teknika dagoen konplexuenetakoa da nahiz eta era berean horiek sortzea oso samurra den: “Eskua erabiltzen da bakarrik. Uste dut berriagoak diren teknika batzuk egiten hasten bazara lehenbizi tradizionaletatik igaro gabe, hutsune bat dagoela txotxongilolari horretan”.

Hausnarketa luzerako tartea uzten du afera horrek, eta horren gainean mintzatzeko eta bestelako gai batzuetan sakontzeko ikastaro bat antolatu dute topagunerako. Gaur (ostirala) eta bihar izango da ikastaro hori, eta Borja Insua Lemak emango du; zortzi orduko tailerra da, eta El títere popular de guante y cachiporra: Tradición y vigencia en el siglo XXI du izena jardunaldiak. Ikastaro horrek esku txotxongiloa delakoaren teknikan sakonduko du, eta Irunen izango da. Beraz, hausnarketa eta praktika uztartuko dituzte parte hartzaileek Insuarekin batera. Hamabi pertsonentzat da ikastaroa, eta oraindik bada lekurik. Hogei euro balio du, eta izena eman nahi duenak idatz dezala mezu elektroniko bat. 

Lanak, euskaraz
Bihar hasiko den egitarauak bederatzi ikuskizun biltzen ditu bi egunetan; bi helduentzat eta beste zazpi familientzat. Gainera, antolatzaileek garrantzia berezia eman diote helduen ikuskizunei, “normalean jendea helduen gauzetara ez delako horrenbeste gerturatzen”. Cuellarrek, jarraian, azaldu nahi izan du hasiera batean txotxongiloak helduentzat zirela, baina industria garaian trantsizioa eman eta orduan hasi zirela gerturatzen haurrei. Gauzak horrela, helduek ere euren ikuskizunez gozatzeko aukera izan dezaten, haur zaintza zerbitzua eskainiko dute. 

Era berean, hizkuntzaren aldarria ere egingo dute txotxongiloekin, bederatzi emanaldietatik zortzi euskaraz izango baitira. Cuellar: “Euskal Herria oso eremu txikia da, eta Espainiako estatuan leku asko dago antzezlanak aurkezteko. Hortaz, hemen egin nahi baduzu euskaraz izan behar du. Lanak leku zehatz batean aurkeztea erabakitzen baduzu, uste dut ondo kokatu behar zarela”. 

Mejutok ere ildo beretik hitz egin nahi izan du, eta gehitu du “euskaldunak garenontzat” oso zaila dela bizimodua euskaraz egitea. 

II. Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa. Egitaraua.

Hilak 3, ostirala (gaur)

  •  ‘Solamente SOS’. SantiSOS (Bizkaia). Irun, Elitxu auzo elkartea, 19:30. Helduentzat (haur zaintza egongo da).

Hilak 4, larunbata (bihar)

  •  ‘Katxaruloren alaba’. Babaluva (EH/Galizia). Irun, Dunboa auzo elkartea, 11:00. Familientzat.
  •  ‘A vella e o gaiteiro’. Titeres Alakran (Galizia). Irun, Dunboa auzo elkartea, 12:00. Kaleko ikuskizun ibiltaria.
  •  ‘Baleazaleak’. Ostomila txotxongilo taldea (Nikaragua/EH). Irun, Toki Alai eskola, 12:30. Familientzat. 
  •  ‘Joan-etorriko istorioak’. Larraitz Urruzola (Galizia/EH). Irun, Larreaundi auzo elkartea, 17:00. Familientzat. 
  •  ‘Hamaika gatazka’. El Tenderete (Bizkaia). Hondarribia, Olazabal parkea, 18:30. Familientzat. 
  •  ‘Txotxongilolarien kabareta’. Euskal Herriko txotxongilolariak. Irun, Kabigorri Ateneoa, 22:00. Helduentzat.

Hilak 5, igandea (etzi)

  •  ‘Prudenen bidaia’. Sorginduak (Argentina/EH). Irun, Landetxa auzo elkartea, 11:30. Familientzat. 
  •  ‘Katxaruloren alaba’. Babaluva (Galizia/EH). Hondarribia, Olazabal parkea, 18:30. Familientzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.