Hezkuntza komunitatea kalera atera da berriro Palestinako genozidioa salatzeko
Gure Haurrak Ere Badira plataformak egindako deialdiarekin bat egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko ikastetxeek.
Palestinan gertatzen ari den genozidioa eta horrek haur eta nerabeengan duen eragina kontuan izanik, aste honetan ere euskal herriko hainbat eta hainbat ikastetxek egin dute bat Gure Haurrak Ere Badira plataformak egindako deialdiarekin.
Atzo arratsaldean Hondarribiko Talaia eskolan, adibidez, hezkuntza komunitate osoa batu zen Bordari eraikinean: langileak, ikasleak eta familiak. Elkarrekin Palestinarekiko elkartasuna adierazi, genozidioa gelditzeko dei egin eta Israelekin dauden harreman oro etetea eskatu zuten.
Atzoko, edo aurrerago (hilaren 9an eta 16an) egingo diren mobilizazioen berri eman edo irudiak HITZAra bidaltzeko, baliatu posta elektroniko helbide hau.


