Proposamen finalistak bozkatzeko aukera izango da, bihartik
2026ko aurrekontu parte hartzaileek 20 proposamen finalistak bozkatzeko aukera egongo da hilaren 3tik 7ra bitartean.
Close up detail of team working o new project in coworking space, writing ideas, looking through graphics on tablet and laptop. Teamwork, business concept Irailaren 29 eta 30ean egin zituzten 2026ko Aurrekontu Parte Hartzaileen bozketak, eta berriki jakinarazi dute 535 perstonak hartu dutela parte, eta 2.249 bozka jaso dituztela. Orain, gainera, online bozka gehien jaso dituzten hamahiru proposamenak finalean sartu direnez, hogei finalista dituzte orotara. Nabarmendu dute, bestalde, gazteen artean egindako prozesutik bederatzi finalista atera direla.
Ondorioz, proposamen horien arteko bozketa egiteko unea iritsi da, eta irundarrek horretarako aukera izango dute bihartik (hilak 3) hilaren 7ra bitartean udal webgunearen bidez, HAZ bulegoetan edota adinekoen zentroetan. Alabaina, bihar, 18:00-20:00 artean, online bozketa egiten laguntzeko karpa bat jarriko dute Zabaltza plazan.
Jakinarazi dutenez, udal aurrekontuko 1.500.000 euro gorde dituzte prozesu parte hartzaileetarako; horietatik 1.300.000 euro prozesu orokorretik ateratako proiektuetara bideratuko dituzte, eta 200.000 euro, berriz, hiriko gazteen proposamenetarako.
Prozesu orokorreko proposamenak
- Zeramikako udal tailerretarako labe elektriko bat, buztinarentzako prentsa eta mahaiak erostea.
- Plaiaundiko kirol instalazioetako gimnasioa hobetzea eta eguneratzea.
- Ur zurrustak instalatzea haur parkeetan, beroa egiten duen egunetarako.
- Zaintza kamerak instalatzea.
- Larrialdietako zerbitzuentzat materiala erostea.
- Paduako San Antonio haur parkea estaltzea.
- Santiago karrikatik Santiago zubira doan bidegorria berritzea.
- Saskibaloiko eta futboleko kantxak Palmera Montero inguruan.
- Kaleko katu kolonien zaintza hobetzea.
- Molinoko errepideko zubian espaloiak egokitzea.
- Parkea tirolinekin.
- Kultur programazioa sendotzea.
- Kontzertuak.
- Disuasioko aparkalekuen bideragarritasun plana.
- Udaltzaingoak herritarren segurtasuna kontrolatzeko dituen bitartekoak eta tresnak hobetzea.
- Hiri osoan zuhaitzak zaindu, ordezkatu eta berriak landatzea.
- Auzoetan kultur ekintzak.
- Auzo elkarteentzat karpak eta mahaiak erostea.
- Irun gizalegearen alde kanpaina eta zakarrontzi hautsontzidunak auzoetan.
- Hiriak izan dezala gurpildun aulkientzako plataforma baskulagarria duen triziklo bat.

