Global Sumud flotilla aska dezaten eskatzeko, elkarretaratzea
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Irungo Udaletxearen aurrean.
Joan den astean aurkeztu zuten, Iruñean bertan, urriaren 4ko martxa.Palestinarekin Elkartasuna / Instagram Global Sumud flotilla Gazara laguntza humanitarioa eramateko bidean da, baina atzo iluntzean Israelgo armadak eraso zuela jakin da. Israelgo militarrek 2oo elkartasun ekintzaile inguru atxilotu ditu; 530 ekintzaile zeuden flotillan, eta horietako lau euskal herritarrak dira.
Egoera zein den ikusita, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu udaletxeen aurrean, Gazako setioa hautsi! Israel desegin! lelopean.
Irungo elkarretaratzea gaur izango da, 19:00etan, eta 18:40an Larreaundiko Kutxan elkartuko dira elkarrekin San Juanera joateko.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

