61.080 euro irabazi ditu Irungo norbanako batek Bonolotoan
Galarza estankoan balidatu dute tiketa. Bonolotoko bost eta osagarria asmatzeagatik irabazi du saria.
Atzo jokatu zen Bonolotoaren zozketa, eta ez ditu inork sei zenbaki asmatu. Haatik, bigarren kategorian, bost asmatu eta osagarria asmatu dituen norbanako bat dago Irunen.
Galarza estankoan balidatu dute tiketa, eta irabazleak 61.080 euro jasoko ditu.

