Psiloaroa: "hilabete bat, sei aste, bost kontzertu"
Urritik azaro bukaerara arte bost kontzertuko egitaraua antolatu du Psilocybek. Euskal Herriko nahiz nazioarteko taldeek parte hartuko dutela iragarri du.
Atsedentxo bat hartu ondoren, Psilocybe ere ikasturte berriari ekiteko prest da. Udaren bukaerak dakarren eskaintza kulturalaren beherakadari aurre egiteko Psiloaroa antolatu du urritik azaro bukaera arte. Izan ere, “hotza eta euria ate joka” baldin badaude ere, “horrek ez du musikaren grina itzali Psilocyben”.
Hala, sei asteko tartean munduko zenbait txokotako eta Euskal Herriko hainbat artista jasoko ditu musika elkarteak, “musikarekin duen konpromezua” argi erakutsiz. Webgunean lor daitezke kontzertuetarako sarrerak.
Horrez gain, urtarriletik aurrera ere kontzertu ugari izango dituela nabarmendu du.
Psiloaroaren egitaraua
Urriak 26
- La Luz (Seattle, Estatu Batuak).
- Exnovios (Iruñea, Nafarroa).
- Ate irekiera 18:00etan, egitarauaren hasiera 19:00etan.
Azaroak 1
- Travo (Porto, Portugal)
- On (Donostia, Gipuzkoa)
- Ate irekiera 20:00etan, egitarauaren hasiera 21:00etan.
Azaroak 15
- Lotura programazio eragilearen eta Psilocyberen egitarau partekatua. Kontzertuak aurrerago iragarriko dituzte.
- Egitarauaren hasiera 18:00etan.
Azaroak 21
- The Darts (Seattle, Estatu Batuak).
- Paramoundras (Hondarribia, Gipuzkoa).
- Ate irekiera 20:00etan, egitarauaren hasiera 21:00etan.
Azaroak 29
- Eraso! (Zarautz, Gipuzkoa).
- Naizpresidente (Pasaia, Gipuzkoa; Gasteiz, Araba).
- Ate irekiera 21:00etan, egitarauaren hasiera 22:00etan.

