Emakumeentzako defentsa pertsonalerako ikastaroak emango ditu BATek
Wushu eta metodo tradizionalak uztartzen dituen diziplina da, eta baliagarria da "arrisku egoerei aurre egiteko".
Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa emango du BAT kirol zentroak. Izan ere, “arrisku egoerei aurre egiteko trebetasun praktikoak garatzeko eta segurtasuna mantentzeko” lagungarria da, eta “funtsezko tresna da adin guztietako emakumeak ahalduntzeko”.
Wushu “antzinako arte martzial txinatarra” eta metodo tradizionalak uztartzen dira kirol honetan. Hala, 14 urtetik gorako parte hartzaileek “beren burua defendatzen ikasten dute, beren beharretara eta gaitasunetara egokitutako mugimendu zehatzak eta eraginkorrak erabiliz”.
Onura ugari dakartzan kirola da; besteak beste, “autoestimua eta beren buruarekiko konfiantza indartzea eta segurtasun pertsonalaren zentzu handiagoa garatzea, babes eta defentsa teknikak ikastea, autokontzeptua eta autoezagutza hobetzea, estres egoeretan lasai egoteko entrenamendua edota sendotza fisiko eta mentala”.
Hori gutxi ez, eta hileroko azken saioak Sara Mariezkurrena psikologoak ahalduntzeari eta jarrera arriskutsuen identifikazioari buruzko hitzaldia emango du.
Hala, larunbatetan izango dira saioak: lehena 09:00etatik 10:00etara eta bigarrena 10:00etatik 11:00etara. Urrian eta azaroan zehar doakoa izango da.

