Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

«Ate guztiak itxi arte, egunero borrokan jarraituko dugu»

Ertzaintzak foam pilota bat jaurti eta ostikada bat eman zion Zabarteri 2024ko martxoaren 5ean, Realaren eta Paris Saint Germainen arteko partidaren aurretik. Ondorioz, hamar egun eman zituen ospitalean, Zaintza Intentsiboen Unitatean, burmuineko odoljarioa eta garezurreko hausketa zituelako.

Amaya Zabarte eta Joseba Novoa Amaya Zabarte eta Joseba NovoaXimun Leturia Lete
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/09/26

Amesgaizto baten zurrunbiloan harrapaturik bizi diren bi pertsona dira Amaya Zabarte eta Joseba Novoa. 2024ko martxoaren 5ean hasi zen amesgaiztoa, eta oraingoz, ez dute bukaera gertu ikusten. Zabartek pilotakada bat jaso zuen Ertzaintzaren aldetik, Realaren eta Paris Saint Germainen arteko partidaren atarikoetan. Horrez gain, ertzain batek ostikada bat eman zion buruan. 

Ospitaleko ZIUan hamar egun eman zituen ingresaturik, eta etxera iristean salaketa jartzeko erabakia hartu zuen. Harrezkeroztik bide judiziala aurrera doa, eta egunez egun, edozein saiakeraren atzean, oztopo berriak aurkitzen ditu bikoteak. «Ertzaintzaren eta politikarien gezurrak, epailearen arduragabekeria… amesgaiztoaren zurrunbiloak hainbat aurpegi ditu».

Halere, aurrera doaz, zerbaitek edo norbaitek ate guztiak haien aurrean itxi arte. Haien bizitzako etapa honek «sufrimendu handia» eragiten die, eta egia da eskatzen duten gauza bakarra. Orain, Gasteizera joateko eskaera egin dute, Eusko Legebiltzarreko politikari batzuen aurrean haien istorioa kontatzeko.

Nolakoa izan zen egun hura?

JOSEBA NOVOA: Egun hartan ni lehenago joan nintzen Donostiara. Giroa oso nahasia zegoen, ultren arteko borrokak zirela eta. Nire Bartzelonako lagun batekin gelditu nintzen, eta arratsaldea Amara aldetik pasa genuen. Giroa oso lasai zegoen, ez zegoen ezer arrarorik, eta orduan Amayari deitu nion, esanez segurua zela.

AMAYA ZABARTE: Ni Josebaren deiaren zain nengoen, etxean, gure semearekin. Zaleen artean arazoak izatekotan ez genuen gure semearekin joan nahi, baina giroa lasai egonda, bertara joan ginen. Topoa hartu eta partida baino ordu bat lehenago iritsi ginen Anoetara. Iristean, Paris Saint Germaineko ultrak hurbiltzen hasi ziren, eta liskarra sortu zen. Horregatik, taberna batean sartu ginen, arazoak ekiditeko, eta poliziak atera gintezkeela esan zigunean, atera egin ginen. Tabernan nire sarrerak mugikorrean deskargatu nituen, Anoetan estaldura arazo asko egoten dira eta. Baina zelaira iristean sarrerak desagertu egin zitzaizkidan.

Horregatik atera zinen berriro kanpora?

ZABARTE: Hori da. Joseba barrura sartu zen, baina ni errepidera atera nintzen, estaldura bila. Bertan nengoela, nire atzealdean soinua entzuten hasi nintzen, jendeak korrika egingo balu bezala. Atzera begiratu nuen eta ikusi nuen nola ertzainek osatutako lerroak aurrera egin zuen, niregana. Nire ingurura begiratu nuen eta familiak, umeak eta jende gaztea ikusi nituen, eta denok albo batera egin genuen, korrika. Momentu horretan kolpe bat sentitu nuen buruan, eta pelikuletan hainbatetan agertzen den lehergailuaren soinu zorrotza entzun nuen. Lurretik altxatu eta korrika jarraitu nuen, baina erabat zorabiatuta. Aurrerago, lurrera erori nintzen berriro. Boten zarata entzuten nuen, jendea korrika alde batetik bestera. 

Hor eman al zizuten ostikada?

ZABARTE: Lurretik altxa nindutenean ez nintzen ezertaz gogoratzen. Oso nahasita nengoen, ez nekien zer egin. Mugikorra eskuan nuela geldirik gelditu nintzen, bi neska gazteren ondoan, haiek lagundu zidaten eta. Baina bai, argi dut ostikada bat eman zidatela.

NOVOA: Ondoren, ZIUan zegoela, hasi zen esaten ostikadarena, behin eta berriro, etengabe errepikatuz. Nik hasiera batean Amayaren bertsioa zalantzan jarri nuen. Nire emaztea ZIUan zegoen, buruan kolpe bat jasota, beraz, nik uste nuen agian burua ez zuela egoera onenean. Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi zuen Amaya liskar handi baten erdian zegoela, eta ertzainek ezin izan zutela ikusi, botila eta harri jaurtiketa handi bat izan zelako une hartan. Orduan, Erkorekak esandakoari egin nion kasu, baina hortik gutxira bideo bat argitaratu zen. Bideo horretan argi ikusten da zer nolako egoera zegoen momentu horretan, eta ez, ez da ez botilarik eta ez harririk ikusten. Gezurra esan zuen.

ZABARTE: Nik hasieratik esan nuen ez nuela liskarrik ikusi. Botilak airean ikusi izango banitu ez nintzateke errepidera hurbilduko, eta bertan banintz, ez nintzateke geratuko. Oso azkarra izan zen dena, eta bat-batean hasi ziren ertzainak niregana korrika. 

Zuen salaketak hartutako bide judiziala gezurrez beterikoa dela esaten duzue.

NOVOA: Hori da. Lehenengo egunetik gezurrak baliatuz egia ezkutatu nahi dute. Ertzaintzako barne arazoen departamenduak Amayaren bertsioa jakin nahi zuen, iazko maiatza bukaeran. Bertara joan ginenean, bideo bat erakutsi ziguten. Bideo horretan, ostikadaren momentua hurbiltzen zen heinean, agertzen ziren agenteak orban beltz batean murgiltzen ziren, eta ez zen ezer ikusten. Horregatik, barne arazoen departamentuko agenteek behin eta berriro galdetzen zioten Amayari zer gertatu zen momentu hartan.  

ZABARTE: Ertzaintzak dituen baliabideekin oraindik egia ez jakitea ez da sinesgarria. Kasu zailagoak konpondu dituzte, baina ikusten da hau konpontzeko asmorik ez daukatela.

Ostikada jo zizun ertzainak zure bertsioa baieztatu du?

ZABARTE: Berak dio estropezu egin zuela nirekin. Kontaktua egon zela onartu du, baina ez ostikada bat eman zidala. 

NOVOA: Bideoan argi ikusten da ez dagoela estropezurik. Gelditu egiten da, biratu egiten da, hanka atzera botatzen du eta ostikada bat ematen dio. Horrez gain, badaude beste bideo batzuk non kontaktua egon zela ikusten den.

ZABARTE: Salaketa aurrera zihoan heinean, Ertzaintzaren barne arazo departamentuak bere ikerketa egin du, eta hark ostikada eman zuen agenteari zerbait galdetu zion arte, berak ez zuen ezer esan. Ez zuen parterik eman egun hartan.

Zabarte eta Novoa, Irungo San Juan plazan.

Arrisku handiko partida zen hura, beraz segurtasun handia zegoen, eta horrenbestez, kamera asko zeuden, ezta?

NOVOA: Bai. Guk Ertzaintzari eskura zituzten bideo guztiak eskatu genizkion. Haiek, 600 giga baino gehiagoko karpeta bat eman digute, eta eduki gehiena zaborra da. Egun hartako argazki eta bideo guztiak bidali dizkigute, baina noski, gehienak ez dira Amayaren momentukoak, gehiena zaborra da. Halere, badaude bideo zati batzuk non ikusten den ertzain batek Amaya hartu egin zuela. Baina segundo erdiko bideoa da. Sinistu egin behar dugu norbaitek segundo erdiko bideo bat grabatu zuela? Bideo hori moztu egin dute, eta nik aspalditik eskatu izan dut osorik. Gainera, eman zigutenaren ostean, ez digute ezer gehiago eman. Beste adibide bat ematearren,  drone baten irudiak eman zizkiguten, airean, oso urrutitik grabatu zirenak. Irudi horiek oso gaizki ikusten dira, distantziarengatik. Sinistu behar dugu Ertzaintzak ez dituela baliabideak irudi hori hobetzeko edo gerturatzeko? Ez guretzat eta ez inorentzat ez da sinesgarria hori. 

ZABARTE: Horrez gain, pilotakada entzun beharko litzatekeen bideoetan, ez da entzuten, ez daukate soinurik eta. Hutsune asko daude istorio honetan, eta haiek ez dute ezer egiten horiek betetzeko, guri egia esateko. Gainera, multimedia edukietan zerikusirik ez daukaten gauza asko daude, hala nola zelai barruko agenteen argazkiak edota beste momentu bateko haien irratiko audioak. 

NOVOA: Guk argi dugu ostikada bat eman ziotela, pilota bat jaurti ziotela, eta beraiek ere badakite, baina ez dizkigute probak ematen. Gainera, oraindik instrukzio fasean gaude, eta dena oso motel doa. Guk gaia ahazteko egiten dute hori, baina hori ez da gertatuko. Ate guztiak ixten diren momentuan, hor ez dugu besterik izango, eta hau dena atzean utzi beharko dugu, baina hori gertatu arte, egunero borrokan jarraituko dugu. Bizitza normal bat eduki nahi dugu, baina beti dugu buruan gaia, egunero dago presente. Gure semearekin, adibidez, justizian sinistuz hezi nahi dugu, ez dugu nahi gorrototik heltzea hau dena, baina oso zaila da. Egun ditudan ideiekin heziko banu, antisistema bat bilakatuko litzateke, eta noski, hori ez da nik nahi dudana. Nire semeak justizian sinestea nahi dut.

Lehenengo aldian epaileak kasua ixtea erabaki zuen. Zergatik?

ZABARTE: Berak esan zuen egilea ezezaguna zela eta lesioak arinak zirela. Buruko odoljarioa eta garezurraren hausketa ez dira lesio arinak, larriak dira. Guk gure erreklamazioa egin genuenean epailea behartu egin zuten kasua berriz ere irekitzera.

NOVOA: Egun hartan beste neska gazte bat zauritu zuten, eta haren kasua ere berriro ireki dute. Aurten Tolosako inauterietan pilotakadaz jo zuten gaztearen kasua aurreko astean ireki zuten ere bai. Orain, kasua irekita dagoen arren, ez dugu prestasunik ikusten epailearen aldetik. Guk proposatutako testiguek ez dute oraindik haien bertsioa kontatzeko aukera izan. Deklaratu duen bakarra Euskotreneko segurtasun langile bat izan da, bertan zegoena. Guk ez genekien zein zen, baina gure abokatuarekin kontaktuan jarri zen, esanez bera bertan zegoela, eta dena ikusi zuela. Horrez gain, epaileak oraindik ez die aitortzarik hartu bertan zeuden ertzainei. Azaroan, gertaeratik 21 hilabetera, lehen aldiz eseriko du epaileak ertzain bat bere aurrean.

ZABARTE: Guk beste hainbat testigantza proposatu ditugu, hala nola bertan zegoen neska gazte batena, gertatutakoa ikusi baitzuen, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso, beste behin.

Gasteizera, politikariengana, joateko eskaria egin duzue.

NOVOA: Bai, Gasteizera joan nahi dut, alderdi politikoen aurrean gure kasua kontatzera. Gure helburua da politikariak jakinaren gainean jartzea, eta haiei transmititzea Ertzaintzak egun hartan egin zuen karga arduragabea izan zela. Oraindik ez dakigu hitz egiteko aukera izango dugun, eskaerari ez diote erantzun eta. Baina hori gertatuko balitz, alderdiek ezingo lukete beste alde batera begiratu, denok jakingo dute-eta gertatutakoa. Orain arte soilik Legebiltzarreko diputatu baten laguntza jaso dugu.

Zein da zuentzat honek merezi duen bukaera?

NOVOA: Egia jakin nahi dugu, gezurrak alde batera utzita.

ZABARTE: Niretzat oso garrantzitsua da berriro ez errepikatzea. Akatsak onartzen ez badira, berriro errepikatzen dira. Horregatik, Ertzaintzak onartu egin behar du haien akatsa izan zela, eta agian lan egiteko formak edo protokoloak aldatzeko momentua dela. Lehenago, horrelako gauzak gertatu egin dira, baina nik mesedez eskatzen dut gauzak aldatzea. Ni osasun oneko pertsona izan naiz kolpea jaso arte, eta gertatu zaidanaren aurrean ahal izan dudan moduan erantzun dut. Hau pertsona heldu bati gertatu balitzaio, segur aski ez lukeela aurrera egingo.

NOVOA: Amayak zorte asko eduki zuen. Iñigo Cabacasek leku berdinean jaso zuen kolpea, eta ez zuen Amayak izan zuen zortea izan. Ertzaintzak bere lana egin behar du, baina, adibidez, begiratzen badugu Realaren partidetan azken urteetan zeinek eragin dituen zaurituak, haiek izan dira, ez ultrak. Amayaren erasotzaileak ultrak izango balira, aspaldi amaitua izango litzateke arazo hau.

ZABARTE: Orain familia moduan bizi dugu bizitza, etapa horretan gaude. Zelaira ere familia moduan goaz. Gu bezala beste milaka pertsonak egiten dute plan berbera. Baina ikusita gertatu zaidana, eta askotan ultren inguruan hedatzen den beldur partekatua, ezin gara futbol partida batera beldurrik gabe joan. Horrela jarraitzen badute, beste hainbatetan gertatuko dira horrelakoak. Erantzukizunik ez bada eta justiziarik ez bada, gu esku hutsez aterako gara prozesu honetatik, baina berriro esango dut, hau berriro errepikatzeko aukera handiagoak izango dira horrela.

NOVOA: Futboleko munduko txapelketako egoitzak izango dira San Mames eta Anoeta. 300 ultra datozenean ez badira gai segurtasuna bermatzeko, nola egingo dute milaka etortzen direnean? Portugalgo 15.000 zale eta Poloniako beste hainbat etortzen badira, nola kudeatuko dute dena? Eta zale nahiko lasaiak aipatu ditut; imajina dezagun 15.000 ingeles etortzen badira. Gaur egun hemen ez daude baliabideak horrelakoetan denon segurtasuna bermatzeko. ■

Erlazionatutako edukia“Gezurrez betetako bidea izan da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.