Aireportu barrutik argazkiak egiteko aukera
'Euskal Spotting Weekend' ekimenaren barruan, Hondarribiko aireportuan ohi baino gehiago barneratzeko aukera dute gaur argazkilariek. Bizkaia eta Arabako aireportuetan ere jarduera bera egiten ari dira asteburu honetan.
Euskal Spotting Weekend egitasmoaren bederatzigarren edizioa da aurtengoa, eta gainerako egunetan egin ezin dituzten argazkiak egiteko aukera paregabea izango da argazkilarientzat.
Hala, aireportuaren kanpoaldean jarri behar izaten diren argazkilari guzti horiek pixka bat gehiago barneratu eta lurreratze eta aireratze guneetara gehiago gerturatzeko aukera izango dute gaur. Distantzia motzeko hegaldietako hegazkinez gain, abioneta eta aireontziei argazkiak egiteko aukera izango da.
Bizkaia eta Arabako aireportuetan ere eragina du egitasmoak. Foronda aireportuan atzo izan zuten argazkiak ateratzera joateko eguna; Loiukoan, ordea, bihar.

