Osertz Aldayk zuzenduko du Hondarribiko emakumezkoen trainerua
Lekittarran hamar urtez egon ondoren, etxera itzultzeko autua egin du Aldayk. 2025-2026 denboraldian Hondarribia Bertako Igogailuak ontziko entrenatzaile izateko erronkari helduko dio.
Osertz Alday entrenatzaile eta arraunlari Hondarribiarrak hamar urte egin ditu Lekeitioko Isuntza Lekittarra Arraun elkartean. 2015ean KAE1 ligan hartu zuen traineruaren gidaritza, eta hiru urteren buruan TKE ligara igotzea lortu zuen.
Ordutik, ohorezko mailan mantendu dira lekittarrak. Aurten, gainera, sekulako denboraldia egin dute. Zazpigarren izan dira Eusko Label ligan eta 26 urteren ondoren Donostiako Kontxako estropadetan aritzeko txartela eskuratu dute.
Hamar urteko ibilbideari ginga jartzeko modu ezin hobea izan zen. Izan ere, duela zenbait egun Lekittarrako entrenatzaile kargua uzten zuela iragarri zuen elkarteak.
Etxera itzultzeko autua egin du Aldayk. 2025-2026 denboraldian Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen ontziko entrenatzaile izateko erronkari helduko diola jakinarazi zuen elkarteak atzo sare sozialen bitartez.
‼️ Osertz Alday Eizaguirre Hondarribiko emakumezkoen traineruaren entrenatzaile berria da. Ongi etorri berriro etxera, Osertz! 💚
— Hondarribiarraun (@HondarribiaAE) September 24, 2025
‼️ Osertz Alday Eizaguirre es el nuevo entrenador de la trainera femenina de Hondarribia. ¡Bienvenido de nuevo a casa, Osertz! 💚 pic.twitter.com/xCBcH9abd6

