Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irungo Adinekoen Astea aurkeztu dute

Urriaren 1etik urriaren 5era izango da Adinekoen Astea, eta gaur antolatutako ekintza guztien xehetasunak eman dituzte agerraldi batean.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/25

Urriaren 1ean Adinekoen Nazioarteko Eguna da, eta hori aitzakia gisa hartuta, Irungo Adinekoen Astea antolatu dute Irungo Udalak eta hiriko zenbait adinekoen elkartek, elkarlanean. 

Zabaltza plazan egin dute agerraldia, eta bertan, Cristina Laborda Irungo alkatea eta Josu Iguiñiz Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko ordezkaria elkartu dira hiriko adinekoen elkarteetako ordezkariekin. Urriaren 1etik urriaren 5era izango da Adinekoen Astea, eta aurtengo edizioaren xehetasunak eman dituzte agerraldian. 

Laborda: “Adineko pertsonek funtsezko zeregina dute gure hiriko egunerokotsunean: memoriaren, esperientziaren eta eskuzabaltasunaren adibiderik onena dira. Elkarte ezberdinek hartu duten konpromisoa eta parte hartzeak gogorararzten digu Irun belaunaldi guztietatik eraikitzen dela. Aste honek aukera ematen digu hori aitortzeko, balioesteko eta bere ekarpen iraunkorra eskertzeko “.

Iguiñiz ordezkariak hartu du hitza gero: “Irundarren %24k 65 urte baino gehiago dituzte, eta bizi kalitatea gero eta handiagoa da. Gainera, datozen hamarkadetan joera hori harago joango da. Ildo horretatik, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Arloak adinekoen bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko proiektuen alde egiten du. Bestalde, aste honetan ere herritar askoren beharrak aldarrikatu behar ditugu, zerbitzu hobeen, ongizate fisiko eta mentala sustatzen duten programa gehiagoren eta haiekiko errespetu handiagoaren bidez”. 

Antolatu dituzten jardueretarako ez da izenik eman behar ezta sarrerarik erosi behar ere, baina urriaren 1eko emanaldirako gonbidapenak turismo bulegoan banatuko dituzte gaur 15:30etik 19:00etara. Astelehenean, berriz, 15:30etik 19:00etara banatuko dituzte. Alabaina, Amaia KZren webgunean eta egunean bertan txarteldegian erosteko aukera egongo da, betiere sarrerarik geratzen bada. 

Adinekoen astea: egitaraua

Urriak 1, asteazkena

  • Antzerki jaialdia. Adinekoak gogoz. 17:30, Amaia KZ. 

Urriak 2, osteguna

  • Adinekoen asteko Tipi Tapa. Irungo Udala, Osasun saila, Osakidetza eta Nagusilan elkartea. 10:00, Luis Mariano zentro soziala. 
  • Adinekoak bakearen alde. Nagusilan eta Gure Altxor. 17:00, Iraso zentro sozialaren kanpoaldea. 
  • Txokolate edana eta dantzaldia. Soroxarta elkartea. 17:00, Belaskoenea. 

Urriak 3, ostirala

  • Hitzaldia, Rebeca Garciaren eskutik. Gure baitako emozioak: bizitzako garai bakoitzari zentzua ematea. 18:00, Palmera Montero. 
  • Ibilaldi neurtua. Zelaiburu elkartea. 16:00, Kateko auzo elkartearen egoitza. 

Urriak 4, larunbata

  • Sentsibilizazio jarduera: Jarri nire azalean. Irungo Udala eta Adinkide elkartea. 11:00, Zabaltza plaza. 
  • Antzerki jaialdia: Adinekoak gogoz. Irungo Udala. 17:00, Lekaeneko espazio soziala. 

Urriak 5, igandea

  • Dantzaldia kioskoan, Orquesta Tsunami taldeak girotuta. Irungo Udala. 18:00, Zabaltza plaza. 
  • Nagusikleta. Irungo Udala, Nagusilan eta Balazta. 18:00, Zabaltza plaza eta Colon. 
  • 90 urtetik gorakoen omenaldia. Zelaiburu elkartea. 18:00, Kateko auzo elkartearen egoitza. 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.