Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakumeen Errugbi Eguna ospatuko du Txingudi Errugbi Klubak

Emakumeen taldeari bultzada bat emateko helburua du aurten Txingudi Errugbi klubak. Asteburu honetako hitzordua "mugarri" izatea nahi dute.

Emakumezkoen taldeak Valladolideko El Salvadorrekin aurten egindako entrenamendua bat.Txingudi EK
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia,Irun
2025/09/25

Larunbat honetarako Emakumeen Errugbi Eguna antolatu du Txingudik Errugbi Klubak. Errugbi jokoak, opariak, hirugarren denbora eta senior taldearen lagunartekoa egingo dituzte, helburu sendo batekin: emakumeen harrobia sendotzea.

Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna. Entrenamendu saio berezia antolatuko dute, gerturatzen diren neskak elkar ezagutu eta errugbiarekin lehen kontaktua izan dezaten. 12:00ak aldera beroketak egin eta beren arteko “tokata” txapelketatxoa jokatuko dute. Klubetik esan dutenez modalitate honetan ez dago plakajerik eta baloia azkarrago mugitu behar da defentsan zuloak aurkitzeko.

Partida amaitutakoan, 14:00ak aldera, hirugarren denbora egingo dute, eta jaki goxoak dastatu ondoren, parte hartu izanagatik soilik opariak jasoko dituzte. Horren ondoren Biok Txingudiren eta Zaragozako Ibero taldearen arteko lagunartekoa jokatuko dute.

Kluba jakinarazi duenez, aurten apustu sendoa egin nahi dute emakumezkoen senior taldea indartzeko. “Urteak eman ditugu ahaleginetan emakumezkoen senior taldea atera nahian eta gure momentua duela hiru denboraldi iritsi zen. Orain, talde honek harrobia behar du eta horretan ari gara”, azaldu du Xabi Sanchez zuzendaritzako kideak.

Aurten neskei zuzendutako eskaintza berria jaso du klubak harrobiko proiektua garatzeko. Astelehenetan 18:00etatik 19:00etara neskei bideratutako entrenamenduak egingo dituzte, plakajerik gabeko modalitatea praktikatuz. Horrek, kirola ezagutzen ez duten emakumeei sarbidea erraztea espero dute.

Denboraldiaurrea

Oraindik denboraldia hasteko zenbait egun geratzen diren arren, denboraldi aurreko partidak jokatuko dituzte klubeko 16 eta 18 urte azpiko taldeek. Biek ala biek Hernanin jokatuko dute larunbatean.

Aldi berean, gizonen senior taldeak Mutriku eta Zaragoza Ibero taldeen kontra jokatuko du Plaiaundin bertan. Partidua 16:00etan hasiko da. Taldea konfiantzaz beteta dago. Izan ere, joan den astean Uribealdearen kontra lehiatu ziren eta partidua sentsazio onekin amaitu zuten. 

Igandean, Bera Bera eta Zarautz/Beltzak taldeen bixita jasoko du 14 urte azpiko taldeak. Partida goizeko 11:00etan hasiko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.