Bizikleta martxa eta Mendelu kaleko festa, igandean
Balazta elkarteak Europako Mugikortasun Astearen baitan antolatu zituen jarduerak. Aurreko astean egitekoak ziren, baina eguraldiarengatik astebete atzeratu dira.
Joan den astean Europako Mugikortasun Astearen baitan antolatu ziren bizikleta martxa eta Mendelu kaleko festa bertan behera geratu ziren eguraldiaren ondorioz. Hondarribiko Udalak bi hitzordu horiek aurrerago egiteko konpromisoa hartu zuen eta gaurkoan baieztatu dute igande honetan egingo direla.
Bigarren urtea da Balazta elkarteak aste honen bueltan bizikleta martxa bat antolatzen duena. Martxaren helburua udalerrian bizikletaren erabilera aldarrikatzea da. Igandean Gernikako Arbola plazan hasi (11:00etan) eta Mendelu kalean egingo duten jaian bukatuko dute martxa.
Bitartean, Mendelu auzoko errepidea itxi eta adin guztietarako jarduerak prestatuko dituzte. Bertaratzen direnek zuzeneko musikarekin dantzatu, puzgarrietan jolastu, aurpegiak margotu eta beste hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dute 11:00etatik aurrera.
Ondoren, eguerdian, nahi duenarentzat herri bazkaria prestatuko dute. Plater nagusia paella izango da.

