Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Roke Mendez frankismoaren biktima gisa aitortu du Espainiako Gobernuak

Espainiako Poliziak eta Guardi Zibilak Hondarribiko Asturiagako hondartzan tiroz hil zituen Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon Elortza 1974an. Iaz 50. urteurrena bete zen.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/24

Informazio gehiago BERRIA.eus atarian.

1974an Madrildik etorritako polizia faxistak Donibane Lohitzunetik zetozen bi gazte erailtzeko sarraskia prestatu eta exekutatu zuten. Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon Elortza ziren gazte horiek. ETAko kide izanak ziren, baina erakunde armatutik aparte zebiltzan segada gertatu zen momentuan. Erakunde armatutik irten eta Ipar Euskal Herrira ihes eginak ziren. Segada Hondarribiko Asturiaga hondartzan gertatu zen.

Haien memoria bizirik mantentzeko asmoz, 2017an Asturiaga 1974 memoria taldea sortu zuten Hondarribiko zenbait ekintzailek. Azken zortzi urteetan lan sakona egin dute instituzio ezberdinek bi iheslariak estatu espainiarraren biktimak izan zirela onar zezaten. Lanketa horren guztiaren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Indarkeriaren erreparaziorako lantaldeak Roke Xabier Mendezen biktima aitortza onartzea lortu zuten.

Aitortza horren ondoren etorri dira Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Balorazio Batzordearen eta Espainiako Gobernuaren aitortza.

Polizia Gehiegikerien Balorazio Batzordeak 2024ko urriaren 30ean onartu zion biktima izaera Roke Mendezi, eta Espainiako Gobernuak egunotan aitortu du frankismoaren biktima gisa. Azken hau, gainera, garrantzitsua izan da oso, Frankismo amaieran diktaduraren aurka aritu ziren euskal ekintzaileen artean aitortza jaso duen lehena izan delako.

Orain, Jose Luis Mondragon Elortzaren biktima aitortza onartzea falta zaie, eta hori lortzeko lanean ari dira. Hari biktima izaera aitortzeko eskaera egina dute, baina Balorazio Batzordea oraindik kasua baloratzen ari da. 

Ikerketa berria eta GEBehatokiaren kereila

Hondarribiko Udaleko Bizikidetza Mahaiak gertatutakoa argitzeko ikerketa bat zabaltzea eskatu zuen 2023an. Ikerketa hura Javier Buces Aranzadi elkarteko antropologo eta memoria historikoan adituak eta Eneko Etxeberria abokatu eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ondu zuten, eta 2025eko maiatzean aurkeztu zioten herriari. 

Ikerketa horrek ate berriak zabaldu eta argitu zuen Mendez eta Mondragon ez zindoazela bakarrik. Jose Luis Arrondo, ETAko lehen infiltratua haiekin zihoala argitu zuen. Arrondo poliziaren isil-mandataria zen, eta noski, bizirik irten zen segadatik. GEBehatokiak kereila bat aurkeztu du Jose Luis Arrondoren erantzukizun penalak argitzeko.

Aldi berean, aldez aurretik prestatutako eta exekutatutako sarraskia izan zenaren probak jasotzen ditu ikerketak eta hainbat froga ezkutatu edo manipulatu zirela egiaztatu dute ere.

 

 

Erlazionatutako edukiaRoke Mendezi biktima izaera aitortu dio Balorazio batzordeak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.