Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Gipuzkoako Outlet Azoka eta askoz gehiago, Ficoban

Datozen sei asteetan askotariko hitzorduen topaleku izango da Ficoba. Kongresuak, azokak, azterketak... egingo dituzte bertan.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/24

Datozen asteetan ehunka pertsona igaroko dira Ficobatik, sei astetan zehar hamaika ekitaldi izango baitira Irungo eremu erraldoi horretan. Horien artean aurkitzen dira azokak, kongresuak, azterketak…

Ekitaldi horietan lehena hilaren 26tik 28ra izango da, Gipuzkoako Outlet Azoka egingo baitute bertan. 60 postu baino gehiago jarriko dituzte, eta moda, oinetakoak, osagarriak, kirol arropa, etxea eta atsedena bezalako arloak izango dira nagusi. Azoka horretako sarrera bi eurokoa da; 12 urtetik beherakoak doan sartuko dira. 

Hurrengo ekitaldia Los Muñecos de la Tarta – IX. Ezkontza Azoka izango da, urriaren 18 eta 19an hain justu. Lehenengoz egingo dute pabiloien eremuan (lehenengo pabiloia), eta bertan bikoteek euren eguna antolatzeko behar dutena aurkituko dute, hala nola jatetxea, argazkigintza, bitxigintza, makillajea, gonbidapenak, dekorazioa eta ezkontza joerak. 

Era berean, urriaren 25 eta 26an Antzinako Objektu, Bilduma eta Vintage Azoka egingo dute. Lehenengoz egingo dute ekitaldia Ficoban eta zenbait motatako pizak jarriko dituzte bertan: altzariak, bitxiak, arropa vintagea, numismatika, zigiluak, panpina zaharrak… Hitzordu hori Ficobako bigarren pabiloian izango da. 

Azoka eta erakusketez gain, kongresuak eta topaketak ere egingo dituzte bertan. Horien adibide da urriaren 9an egingo duten Gipuzkoa IndustrySec-en topaketa. ZIUR (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialdeko Zentroa) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute ekitaldia, eta adimen artifizialaren erronkak eta aukerak zibersegurtasunean, NIS2 Europako zuzentaraua eta industria inguruneko kasu praktikoak bezalako gaiak jorratuko dituzte. 

Bestalde, Ikasenpresa Kongresua egingo dute urriaren 21ean, eta hori Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako jardunaldia izango da. Bi egun geroago, urriaren 23an, alegia, Bidasoa Activak bultzatutako Enplegu Azoka egingo dute. 

Hots, HABEren euskara mailak egiaztatzeko azterketak ere egingo dituzte Ficoban urriaren 3 eta 4an. 

Ekitaldien zerrenda horretan azkena Gureak-ena da; izan ere, 50. urteurrena osaptuko dute bertan urriaren 31n. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.