'Elkarrekin' proiektua azken fasean sartu da jada
Aste honetan zazpigarren atala kaleratu dute, eta datorren astekoa azkena izango da. Eli eta Joëlle dira zazpigarren atal honetako protagonistak.
Guztion Alardeak landutako Elkarrekin proiektua azken fasean sartu da jada. Aste honetan zazpigarren atala kaleratu dute, eta datorren astekoa azkena izango da.
Eli eta Joëlle dira zazpigarren atal honetako protagonistak. Biek ala biek berandu sentitu zuten jaietako arropak jantzi eta herriko kaleetan zehar desfilatzeko sentsazioa. Alardearen inguruko hausnarketa egin eta gora gazteak konpainian ateratzea gustatuko litzaiekeela adierazten dute.

