Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Tuteratik Irunera Palestinaren alde

Gaur iritsi da Ibaitik itsasora ibilaldia Irunera. Beratik abiatu dira gaur, eta San Juan plazan amaitu dute, harrera ekitaldi batekin. Irungo 16 auzo elkartek haien babesa erakutsi dute.

Ibaitik itsasora ibilaldiko irudi batUrko Iridoy Alzelai
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/09/19

Ibaitik itsasora ibilaldia 12:30ean iritsi da gaur Irunera. Beran hasi dute etapa, eta Bidasoa auzotik sartu dira Irunera, Endarlatsatik. Beroa izan dute bidelagun ibilaldiko 15 kilometroetan. 300 pertsona inguru elkartu dira gaur, eta aurrera zihoazen heinean, jende gehiago batu da martxara. San Juan plazan amaitu dute, harrera ekitaldi batekin.

09:30ean bildu dira Berako udaletxean, eta bertatik hasi dute ibilaldia. “Martxa onean joan gara, eta bidea disfrutatu egin dugu, beti ere gure aldarriak eta kezkak ozenki oihukatuz”, adierazi du hasieratik ibilaldian egon den pertsona batek. “Beroa izan dugu, baina pentsatuta Palestinan jasan behar duten sufrimenduan, gure kexak ez dira ezer”. 12:30ak aldera, Irungo Zaisa inguruan hasierako martxakideak Irungo taldeekin batu dira, horrela, Behobia auzora elkarrekin sartuz. Bertatik, Moskuko plazara abiatu dira eta hortik gora, San Juan plazara.

Palestina askatu!, Palestina aurrera!, Israel boikot, eta Israel hiltzaile, Europa laguntzaile! izan dira entzun diren leloetako batzuk. Martxaren aurrean kokatu da lekukoa, giltza forma duena, Palestinaren askatasuna irudikatzen duena. “Ohiu egin behar dugu, erakutsi behar dugu arazo hau denona dela, eskubideen urraketa bat dela. Sartzen garen edozein herritan dena ematen dugu, eta asko gugana hurbiltzen dira, jakin gabe ere zer den hau”, adierazi du martxa kideak.

San Juan plazan adar soinuak egin die harrera, eta segidan, txalapartak. Gutxinaka, herriko elkarteek hitza hartu dute, baina lehenago, Igauri Lopetegi bertsolariak bertso bat eskaini die bertaratutako guztiei.

“Ibaitik itsasora ibilaldia gure herrira iritsi da, eta orain, hemen gaude, bertaratutakoen esfortzua eta konpromisoa txalotzeko”, esan du elkarteen ordezkari batek. Horrez gain, gehitu du, Ibaitik itsasora martxako kideen ahotsak eta pausoak “beharrezkoak” direla Palestinaren aldeko borrokan.

Irungo hainbat elkarte atxiki dira ekimenera, eta haien artean, hamasei auzo elkartek haien babesa adierazi dute. “Auzo elkarteok harreman zuzena dugu gure auzokideekin eta esan dezakegu ideia oso anitzetatik abiatuta ere, Irungo herritarren gehiengo zabal batek amorrua eta haserrea adierazten duela Gazan ikusten ari garenaren aurrean”, adierazi du auzo elkarteen ordezkariak. 

Auzo elkarteez gain, besteak beste, Lakaxita gaztetxeak, pentsiodunen mugimenduak, Araznatarra tabernak, Nagusilanek eta Bidasoako hemezortzi feministen asanbladak haien babesa erakutsi dute. Irungoak ez ezik, inguruko biztanleak ere bertara hurbildu dira. Bertan izan dira Hondarribiko Etxara elkartekoak, adibidez. “Guk Endarlatsan hartu dugu martxa, eta ikusgarria izan da zenbat jende zegoen ikustea”, adierazi du Etxara elkarteko kide batek.

Justiziaren bila
Irungo Harrera Sareko kide Oihana Galardik ere hitza hartu du: “Estatuek nahi badute, giza eskubideak urratzen dituztenak seinalatu ditzakete, hemen gure zubietatik polizia kontrolak kentzearekin ikusi dugu eta hori”. Gehitu du Irungo Harrera Saretik Palestinarrentzat eta Palestinarentzat justizia eskatzen dutela. “Genozidio bat dugu gure aurrean, eta ez da ezer berria. Gatazka politikoak amaitzea estatuen ardura da, baina ia Irungo biztanleriaren adina jende akatu ondoren, zer sinesgarritasun daukate munduko erakunde politikoek?”.

Arratsaldean, 17:00etan abiatuko da manifestazioa, San Juan plazatik. CAF enpresa izango da helmuga, bertan, CAFek Israelekin dituen harremanak salatu nahi ditu eta Ibaitik itsasora ibilaldiak. 

Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora
Ibaitik itsasora

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.