Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Palestinaren aldeko 'Ibaitik itsasora' ibilaldia bihar iritsiko da Irunera

Tuteran hasi zen ibilaldia, Ebro ibaian, eta 10. etapa Irunen amaituko da. Manifestazioa era izango da bihar, eta etzi Hendaiara abiatuko da.

CAF lantegiaren aurrean apirilean egindako elkarteratzea.
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/09/18

Ebro ibaian hasi zen Ibaitik itsasora martxa, eta asteburuan amaituko da, Txingudiko badian. Hendaian amaituko da larunbatean, baina lehenago, Irundik pasako da. Bihar iritsiko da martxa Irunera, 10. etapa eginez, eta larunbatean Bidasoa ibaia zeharkatuko du, Hendaiarantz.

Bihar, 09:30ean hasiko da martxa, Beran. Beratik, Bidasoako bide berdea hartuko dute, eta aurrera joanda, Irunera iritsiko dira. Aurreikusten dutenez, 12:30ean Irunen sortutako taldearekin elkartuko dira, eta 13:30ean harrera egingo zaie San Juan plazan, udaletxearen parean. Ondoren, Mosku plazaren inguruetan bazkalduko dute.

Ibaitik itsasora martxaren helburuetako bat Israelekin harremana duten euskal enpresak azaleratzea da, bertan elkarteratzeak eginez. Horregatik, bihar, 17:00etan hasita, manifestazio bat egingo dute bertaratutakoek, San Juan plazatik CAF enpresaraino. 18:00etan iritsiko dira CAFera, eta bertan elkarteratzea egin ondoren, hainbat ekintza izango dira La Kaxita gaztetxean.

Larunbatean, azkena

11. eta azken etapa izango da larunbatekoa. 09:30ean ongi etorria egingo zaio ibilbideari Abenida zubian. Horrez gain, mugari buruz solastuko dira bertan. Ondoren, 10:45ean, elkarteratzea egingo dute, Carrefour merkataritza dendaren parean, salaketa moduan. Azkenean, 13:00etan Sokoburura iritsiko da ibilaldia, hau da, itsasora, bere amaierara. Bertan hitza hartuko dute. Baina eguna ez da bertan amaituko.

Ondoren, arratsaldean, hainbat ekitaldi izango dira. Sabri Giroud idazle eta aktibistak bere liburu  Palestina 50 potretetan ardatz hartuta hitzaldi bat emango du. Antzerkiak hartuko du lekukoa ondoren, Terre promese antzezlan tragiko komedia oholtzaratuko dute. Azkenik, bertsolariek eta Xiberoots talde zuberotarrak itxiko dute eguna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.