Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Abotsanitzen deia: "Uste duguna baino hurbilago gaude, lan egin dezagun batera!"

Jaien balorazioa helarazi du Abotsanitzek, eta Alardean tentsioa sortzeko jarrerak egon baldin baziren ere, herritarrek "lasaitasunez" erantzun zietela nabarmendu du. Alkate dekretuaren aurka HAOSEk ezarritako helegitearen jarraipena egingo du.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia
2025/09/18

EAJk eta Hondarribiko Udalak egin ondoren, Abotsanitzi iritsi zaio jaien balorazioa egiteko txanda. Gauzak horrela, “udaleko teknikari eta langile, herriko eragile eta elkarteentzako” izan dira lehen hitzak, horien “lana goraipatzeko”: “Jarduera eta ekitaldietan lanean aritu zareten guztien lana txalotzen dugu; beti aldarrikatu dugun bezala, horrela egiten da herria!”.

Aurten ere, egitaraua kolektibo gehiagorengana hurbiltzeko lan egin dela azpimarratu du herri plataformak. Besteak beste, “mugikortasun urriko pertsonentzako lehentasun espazioak baimendu dira ekitaldi jakin batzuetan”, barraketan egun herrikoiak eta zaratarik gabeko orduan egon dira edota Gazte Kanttuaren moduko egitarauek tokia izan dute.

Hala ere, bi indarkeria matxista kasuren berri izan du, eta eraso horiek “irmoki salatu” nahi izan ditu. Jaietan zehar Emaginekin elkarlanean puntu morea izan da.

Alardeaz

Baina, Alardeak ere eman du zer esana. Izan ere, batzuek “tentsioa eta beldurra” sortu nahi izan baldin badute ere, “herritarrek lasaitasunez eta soseguz” erantzun diete: “Herritarrek erakutsi dute ez daudela konfrontaziorako, nahiz eta batzuek hori bilatu”.

Bestetik, alkate dekretua “jo puntuan” egon dela iruditu zaio Abotsanitzi. Udalak “konpainiek beraien ordutegi, espazio eta ibilbideak modu seguruan” egiteko erantzukizuna hartu duela adierazi du plataformak, “dagokion bezala”. Haatik, HAOSEk dekretuari aurre egin eta helegitea aurkeztu zuen, baita “kudeaketa hau inposizio bezala saldu” ere. Abotsanitzek helegitearen jarraipena egingo du, “epai-bidea ez baita amaitu”. Halaber, HAOSEri “prozesu judizialaren inguruko komunikazio zintzo eta gardena egin dezan” eskatu dio.

Gainera,  Udalak “berdintasun legeak egozten dion eginkizunarekin betetzeko” emakumeen eskubideak zabaltzeko lan egin duela ziurtatu du. Hori dela eta, “Jaizkibel konpainiari espazioak irekitzen jarraitu du”.

Azkenik, elkarlanean aritzeko deialdiarekin bukatu du balorazioa: “Adierazi nahi dugu ez dela egia elkarrezinak garela. Nahiz eta batzuek saiaketa etengabea egiten duten herritarren arteko zatiketa sustatzen, gauza gehiagok elkartzen gaituzte. Uste duguna baino hurbilago gaude, maitasun berak batzen gaitu. Lan egin dezagun batera!”.

Erlazionatutako edukia“Azken bi urteetan 1996tik 2023ra baino aldaketa gehiago eman dira Alardean”Jaietako udal gobernuaren jarrera deitoratu du EAJk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.