Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iker Cortesek emakumeen traineruko entrenatzaile izateari utziko dio

2025-2026 denboraldirako entrenatzaile berria izango du Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen ontziak. Cortesek zortzi urte egin ditu taldean. Haren onena eman izanaren lasaitasunarekin, "harro" esan dio agur taldeari.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/16

Hondarribia Arraun Elkarteak jakinarazi duenez Iker Cortes entrenatzaileak ez du emakumeen ontziaren gidari lanetan jarraituko. Cortes sestaoarra emakumezkoen traineruaren arduradun tekniko nagusi izan da zortzi urtez.  Datorren denboraldirako, ordea, aldaketa iragarri du Hondarribia arraun elkarteak, “aldaketa baten unea” dela iritzita. 

Elkarteak esker oneko hitzak besterik ez ditu izan Cortesentzat, “egindako lan nekezagatik eta elkartea osatzen dugun guztiokin izandako jarrera bikainagatik. Beti izango zara guretako bat. Mila esker, Iker!” esan dute. 

Cortesek berak, erabakia “errespetuz” onartu duela adierazi du sare sozialetan eta “nire onena eman izanaren lasaitasunarekin eta istorio honen parte izatearen harrotasunarekin” doala gaineratu du. Bestalde, arraunlari, teknikari, zuzendaritza taldeko kide eta zaleei eskerrak eman eta klubari “hazten eta arrakastak lortzen” jarraitzea desiratu dio.

Cortes 2018-2019 denboraldian heldu zen elkartera eta haren gidaritzapean Hondarribia Bertako Igogailuak emakumeen maila nagusian [Eusko Tren Ligan] aritu da zazpi urtez. Urte horietan zehar play offa galdu izanagatik behin jaitsi ziren ETE Ligara, 2021 urtean [2018an ere ETE Ligan aritzekoak ziren, baina Bateleren desagerpenarekin goren mailan geratu ziren] izan zen hori. Urtebeteren ondoren, ordea, goren mailara itzultzea lortu zuten ETE Liga aise irabaziz.

Aurtengo denboraldian 8. postuan amaitu dute eta beraz, datorren denboraldian ETE Ligara itzuliko da ontzi berdea. Hori bai, laster batean Eusko Tren Ligara itzultzeko promesarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.