'Clownaren artea bide gisa' tailerra emango du Ana Eguiazabalek
Txingudiko Elkarte Feministak antolatu du tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin. Urritik abendura dira saioak.
Txingudiko Elkarte Feministak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Clownaren artea bide gisa tailerra antolatu du. Ana Eguiazabal izango da saioen gidaria, eta urritik abendura bitartean emango ditu eskolak Palmera Monteroko 2. gelan.
Eguiazabalen esanetan tailerraren bidez “zailtasunen aurrean jarrera alda dezakete dinamikak, eszenikoak eta umorea erabiliz”. Gainera, nabarmendu du espazio bat aurkituko dutela parte hartzaileek partekatzeko, hausnartzeko, aurkitzeko, sentitzeko, harritzeko, eta “batez ere jolasteko eta barre egiteko”.
Tailer horretan izena emateko zenbait bide daude: Txingudiko Elkarte Feministari sare sozialetatik idaztea edota 617 80 06 58 zein 644 15 61 47 zenbakietara deitzea.
Tailerrak
- Urria: 8, 15, 22 eta 29.
- Azaroa: 5, 12, 19 eta 26.
- Abendua: 3 eta 10.

