Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bixente-Atain eta Bailo-Hormaetxea sailkatu dira final handirako

Ostiral honetan jokatuko dira Grand Slameko zein Master Serieseko final handiak. Oier Kanpandegik ezin izango du bertan egon.

Kanpandegi-Mendizabal urdinez, Bailo-Hormaetxea gorriz ostiralean.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/16

Jostaldi pilotalekuan Hondarribia Grand Slameko finalerdiak jokatu ziren iragan ostiralean. Slamean hasi ziren zortzi bikoteetatik soilik lauk lortu zuten hil ala biziko partidu horretara heltzea: Arbe eta Argoitiak, Bixente eta Atainek, Mendizabal eta Kanpandegik eta Hormaetxea eta Bailok. 

Oier Kanpandegi hondarribiar gazteak lehen txapelketa zuen profesional mailan, eta finalerdietara istea zerbait handia zen harentzat. Azken asteetan hasieran zeuzkan urduritasunak gainditzea eta bere burua konfiantzaz betetzea lortu zuela kontatu zion HITZAri.

Iluntzeko 20:00etan puntuan hasi zen lehiaketa. Lehen finalerdian Arbe-Argoitia eta Bixente-Atain aritu ziren nor baino nor. Arbe egungo txapelduna zen. 2024an Oyhenardekin batera irabazi zuen Hondarribiko Grand Slama. Ostiralean, ordea, ez zen haren eguna izan. Bi bikoteek set bana irabazi zuten arren, berdinketa hausteko partida urdinen [Bixente-Atain] alde erori zen. Aurten, beraz, garaile berriak izango ditu txapelketak.

Eguneko bigarren partidan aritu ziren Erik Mendizabal eta Oier Kanpandegi. Aurkariak eskarmentu handiko Bailo eta Hormaetxea ziren. Harmailetan hondarribiar andana aritu zen oihuka, Kanpandegi eta Mendizabal hauspotzen. Lehen set-a 0-4 galtzen hasi zuten arren, etxekoek partida berdintzea lortu zuten. Minutuak aurrera joan ahala intentsitate handiko momentuak bizi izan ziren, urdinek puntuak egiteko aukerak izan zituzten, baina azkenean, lehen set-a Bailo-Hormaetxea bikotearen alde erori zen. 

Bigarren set-a, ordea, azkarragoa izango zela zirudien hasiera batean, baina lehenengoa baino zirraragarriagoa suertatu zen. Puntu askotan bikote batek aurrea hartzen zuenean, besteak berdinketarekin erantzuten zion. Eta hala igaro ziren minutuak: 6-6, 7-7, 8-8… Kanpanek maila handia erakutsi zuen, zenbait puntu ikusgarri eginez. Herria guztiz irauli zen haiekin, eta familia, lagun eta zaletuen oihuek indarrak eman zizkieten.

Egindako esfortzu horrek guztiak merezi izan zuen, eta bikote urdinak [Mendizabal-Kanpan] bere egin zuen bigarren set-a. Berdinketa hausteko set gehigarria galdu egin zuten arren, maila eta heldutasun harrigarria erakutsi zuen Kanpandegik. 

Ostiral honetan jokatuko dira Grand Slameko zein Master Serieseko final handiak. Gizonetan Bixente-Atain eta Bailo-Hormaetxea arituko dira. Emakumeetan Erika-Gisela eta Lur-Laura izango dira protagonistak. Partidak ohi bezala 20:00etan hasiko dira, Jostaldi Pilotalekuan. Sarrerak lotura honetan eskura daitezke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.