Belako eta Onavibek inauguratuko dute aurtengo Irun Zuzenean
Lau asteburutan izango dira kontzertuak. Aurtengoan, CBAko agertoki berrian ere egingo dituzte zenbait kontzertu.
Asteburu honetan emango diote hasiera Irun Zuzenean jaialdiaren bederatzigarren edizioari, eta Belako eta Onavibe arduratuko dira horretaz. Aurtengoan, gainera, zenbait berrikuntza ditu jaialdiak, tartean, CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroan izango direla hitzordu batzuk.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, aurtengo kartelburuak Bebe eta Ariel Rot izango dira, eta Belako, Los Punsetes, Tulsa eta Janus Lesterren emanaldiak ere nabarmendu dituzte. Horeietaz gain, bertako taldeak ere izango dira, hala nola Onavibe, Slimfit, Santalla, Isora, Bluehat eta Aysha.
Emanaldiak lau asteburutan egingo dituzte: hilaren 19, 20 eta 26an eta urriaren 3, 4 eta 11n CBAko agertoki berrian.
Irun Zuzenean aretoko kontzertuetako sarrerak hemen eskura daitezke.
Kontzertuak
- Hilaren 19a: Onavibe eta Belako.
- Hilaren 20a: Slimfit eta Los Punsetes.
- Hilaren 26a: Isora eta Janus Lester.
- Urriaren 3a: Santalla eta Tulsa.
- Urriaren 4a: Bluehat eta Ariel Rot.
- Urriaren 11: Aysha eta Bebe.

