Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugikortasunaren kontzientziazioan arituko da Hondarribia

Europako Mugikortasun astearen harira, hainbat ekimen antolatu ditu udalak herriko eragileekin batera. Autoak ez erabiltzearen aldeko kontzientziazioa du helburu egitasmoak.

Estitxu Urtizberea, Balazta elkarteko eta Egiluze ikastetxeko bi kiderekin batera.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/09/15

Irailaren 16tik 22ra egingo dute Europako Mugikortasun astea, eta Hondarribira ere iritsiko da. Autoa ez erabiltzearen aldeko astea da, hark dituen desabantailak aurkeztuz, eta oinez ibiltzeak dituen abantailak erakutsiz. Herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, aste osoko programazioa antolatu du Hondarribiko Udalak. Iaz, Balazta Bidasoaldeko Bizikletaren Aldeko elkartearekin batera hiru eguneko programazioa egin zuten. Aurten, handitzeko apustua egin dute.

Adin guztiei zuzendutako ekimenak antolatu dituzte, eta udalak haien bizilagunei hurbiltzeko proposamena egin die. “Mugikortasun Astea ez da soilik egitarau bat; gure kaleak, gure osasuna eta gure etorkizuna hobetzeko hiri oso baten borondatea da. Guztion artean Hondarribia hobeago eta seguruago bat eraikitzen jarraitu nahi dugu”, esan du Estitxu Urtizberea udaleko zinegotziak.

Bizikletak ez du adinik. Hori bera aldarrikatzen du udalak Balaztarekin batera Nagusikleta ekimenarekin urtean zehar. Mugikortasun astearen lehen bi egunetan (16 eta 17) adineko egoitzetako jendea bizikletan aterako dute kalera. 18an mahai ingurua egingo dute Itsas Etxea auditoriumean, 18:30ean. Sobre ruedas dokumentala proiektatuko dute lehen, eta ondoren, mugikortasuna oinarri hartuz egingo dute mahai ingurua.

Ostiral goizean, Egiluze ikastetxeak lekukoa hartuko du. Errespetatu eskolarako sarrera! ekimena egingo dute. Ikastetxeko lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleak eskola kanpoan elkartuko dira. Europako Mugikortasun asteak kontzientziatzea du helburu, eta hori bera lortu nahi dute, erakutsiz autoek zer nolako arriskuak eragin ditzaketen eskola inguruetan. Emeki elkarteak bere aletxoa gehitu nahi izan du programaziora. Larunbatean, haien egoitzatik ibilaldi bat hasiko dute. Ibilaldia solasaldiarekin uztartuko dute, eta espazio publikoaren inguruan dituzten pertzepzioak partekatuko dituzte bertaratutakoen artean. Ibilaldia irisgarria izango da, eta 11:00etan hasiko da.

Larunbatean ere, 18:00etan, Balazta elkarteko kideek bizikletak konponduko dituzte San Pedro kalean. Bertaratutakoek haien bizikletak eraman, eta bertan, denen artean, arazoei konponbideak aurkitzen arituko dira.

Azken egunean, jai

Iaz, mugikortasunaren astearen harira, Mendeluko errepidea itxi zuten, eta bertan hainbat ekimen egin zituzten. Aurten, berdin jokatuko dute. Igandean, 11:00etatik 14;00etara, Mendeluko errepidea itxi eta bertan festa giroa gailenduko da. Zuzeneko musika, aurpegi margoketa, puzgarriak… adin guztiek edukiko dute disfrutatzeko aukera. Paella herrikoia ere egingo dute. Jendea bertara hurbiltzeko, 11:00etan Gernikako Arbolan jarri dute hitzordua, bizikletan denak batera mugitzeko.

Azkenik, 22an, autorik gabeko nazioarteko eguna ospatuko dute. Egiluze ikastetxeko lehen hezkuntzako 6. mailako eta DBH 1eko ikasleek eskolaren aurrean horma irudi bat marraztuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.