Grand Slameko finalerdietarako prest da Jostaldi pilotalekua
Kanpandegik profesional mailako haren lehen finalerdia jokatuko du. Faboritoak aurkariak diren arren, harmailetako berotasuna izango du alde.
Jostaldiko harmaila jendez lepo.Jai Alive Ostiral honetan hitzordu berezia izango da Jostaldi Pilotalekuan. Hilaren 19ko final handiaren aurretik geratzen diren azken partiduak dira, eta beraz, finalerdiak. Horiek guztiak EiTBn igorriko dituzte zuzenean.
Iluntzeko 20:00etatik aurrera bi partidu jokatuko dira: Arbe-Argoitiaren (bi garaipen eta porrotik ez) eta Bixente-Atainen (garaipen bat eta porrot bat) artekoa eta Hormaetxea-Bailoren (bi garaipen eta porrotik ez) eta Erik-Kanpanen (garaipen eta porrot bana) artekoa.
Lehen finalerdia oso irekia izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Bigarrenerako, ordea, faborito argiak daude. Hormaetxeak eta Bailok oso maila handia erakutsi dute, baina Kanpanek etxeko jendearen berotasuna izango du alde. Haren bikotearekin batera (Erik Mendizabal munduko puntistarik onenetarikoa da), partidua irabazteko aukera sendoak dituzte.
Sarrerak lotura honetan eskura daitezke.

