Bi astez itxiko dute Julian Sanchez parkea
Usoen aurkako sareta bat jarri behar dute parkean, baina lehenbizi garbiketa lanak egin behar dituzte. Dagoeneko itxita dago jolastokia.
Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura sailak jakinarazi duenez, bi astez itxiko dute Julian Sanchez parkea (San Migel auozko Donostia kalea) estalpearen egituraren azpian usoen kontrako sareta bat instalatu behar dute eta.
Lanek bi aste iraungo dute, eta gaurtik egongo da itxita “segurtasuna bermatzeko”.
Aipatutako lanak amaitzean, oraindik programatu gabe dagoen fase batean, segurtasun zorua aldatu eta jolas elementu batzuk berritu, txukundu eta ordezkatuko dituztela jakinarazi dute.

