Rudy margolari nafarraren erakusketa, Kabigorrin
'Argia eta itzalen sinfonia' bilduma hilaren 11tik urriaren 18ra bitartean egongo da ikusgai ostegun, ostiral zein larunbatetan.
Argia eta itzalen sinfonia lelopean osatutako bilduma da, eta olioaren teknika erabiliz margolariak inguruko argiaren eta poesiaren intentsitatea zurezko tauletan zein lientzoetan islatu du. Pintzelaz gain, bestelako tresna batzuk erabili dituztela ere nabarmendu dute.
Erakusketa bisitatzeko aukera ostegun, ostiral eta larunbatetan izango da, 19:00etatik aurrera, eta sarrera librea da.

