Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Igor Enparan: "Bi urte daramatzagu elkarrizketaren bitartez gatazka honi amaiera emateko saiakeran, eta ez dugu etsiko"

Konponbideari begira esperantzatsu agertu da alkatea. Aurten "herritarren urtea" izaten ari dela adierazi du eta konponbidearen alde "keinu txikiak" egon direla: "Hondarribiarrek erakutsi dute herria bizirik dagoela eta Hondarribiak gatazka bat duen arren konponbiderako ere prest dagoela".

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/08

Jaizkibel konpainiaren zein HAOSEren desfileak bukatu ondoren egin ditu adierazpenak Igor Enparan alkateak. Goizean zehar herrian izandako giroa “errespetuzkoa” izan dela adierazi du, eta eragile bakoitzak “Hondarribiko Alardea bizitu” eta herrian aspaldi gertatutakoa “bakoitzak bere erara gogoratzeko aukera” eduki duela gaineratu du.

Aldi berean, Jaizkibel konpainiarengandik jasotako gutuna lasai irakurtzeko tarterik izan ez duen arren, laburbilduz eta ikusi ahal izan duenaren arabera, gatazka konpontzeko ahaleginetan jarraitzeko eskaera egin diotela adierazi du. Horri erantzunez, alkateak gatazka horri amaiera emateko saiakeran bi urte daramaten honetan ez dutela etsiko esan du irmo. “Saiatuko gara behin eta berriro gauzak konpontzen elkarrizketaren bitartez. Aurten herritarren urtea izatea nahi genuen, eta uste dut herritarrek erantzun dutela. Keinuen urtetik administrazioaren urtera pasatu ginen. Administrazioan urratsak egin ziren eta aurten herritarren urtea zen honetan, uste dut bai atzo eta baita gaur ere hondarribiarrek erakutsi dutela herria bizirik dagoela, eta Hondarribiak gatazka bat duen arren, konponbiderako ere prest dagoela. Esango nuke gogoa ere badagoela gauzak mugitzeko eta konponbide bat bilatzen saiatzeko”.

Azkenik, gaur goizean HAOSEri dagokion Gernikako Arbolako belardi zatia ia hutsik ikusi ahal izan den arren, alarde baztertzaileko kantinerak, kapitainak eta banderak eramaten dituztenak gerturatu direnaren informazioa jaso du alkateak, eta beraz, dekretua “erdizka betetzeko saiakera” egin dutela nabarmendu du. Horregatik, dekretuan jasotakoa guztiz bete ez duten arren, “aurreko eguneko tentsio egoerak kontuan izanik”, gaur goizekoa “keinu” bat izan dela iritzi du.

“Nik dudan informazioaren arabera erdizka betetzeko saiakera egin dute, nahiz eta ez duten guztiz bete. Baina aurreko egunetako tentsio egoerak kontuan edukita, uste dut gaurkoa keinu bat izan dela, eta nahiz eta denak ez diren elkartu, elkartzeko saiakera bat egon dela. Horrela jaso dut. Urrats txikiak diren arren, herri bat gara eta herri bezala jaiak ospatzera deituta gaude. Guztiok ditugu dekretuan jasotzen diren betebeharrak. Horrek segurtasunari eta ordena publikoari erantzuten baitio. Datozen egunetan iritsiko dira Udaltzaingoaren zein Ertzaintzaren txostenak, eta balorazio bat egiteko beharko ditugu informe horiek guztiak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.