Antzerki klasiko grekolatino klaseak emango dituzte Oiasso museoan
Tania Fornieles aktoreak emango ditu eskolak, urriaren 2tik aurrera. Helduei zuzendutako ikastaroa da, eta gaztelaniaz izango da.
Tania Fornieles aktoreak antzerki klasiko grekolatino saioak emango ditu urriaren 2tik aurrera, Oiasso museoan.
Helduei zuzendutako eskolak izango direla zehaztu dute, bai eta saioak gaztelaniaz izango direla ere. 45 euro balio du ikastaroak, eta museora bertara joanda, telefonoz deituta –943 63 93 53– edota posta elektronikoz idatzita eman daiteke izena.
Eskolak
Honako egunetan izango dira saioak:
- Urria: 2, 9, 16, 23 eta 30
- Azaroa: 6, 20 eta 27.
- Abendua: 4, 11 eta 18.
Saio guztiak 18:00etatik 19:30era izango dira.

