Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Behin betiko erabakia hartu bitartean dekretuak bere horretan jarraitu behar duela ebatzi du epaileak

Gernikako Arbolan esleitutako espazioak eta ordutegiak "zorrotz" betetzeko eskatu du Igor Enparan alkateak, eta gogorarazi du jaiak "gozatzeko eta ondo pasatzeko" direla.

Helegitearen ebazpenari buruzko xehetasunak eman ditu alkateak gaur goizean.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/05

Gaur goizean Hondarribiko alkateak gobernukideak alboan zituelarik, HAOSEk (Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak) ezarritako helegiteari buruzko epailearen ebazpenaren berri eman eta egoerari buruzko gogoeta plazaratu du. Helegiteak, zehazki, elkar formatzeko ordutegiari eragiten dio.

Alkateak azaldu duenez, Donostiako Administrazioarekiko auzien 3. epaileak behin betiko erabakia hartu bitartean dekretuak bere horretan jarraitu behar duela ebatzi du. Hau da, HAOSEk eskatutako neurri “kautelarisimoa” atzera bota du epaileak. Beraz, jaiak iraun bitartean dekretua “onartu eta errespetatu” behar izango dela adierazi du Enparanek. 

Hori horrela, konpainia guztiek honako ordutegi hauek errespetatu beharko dituzte hilaren 8an: HAOSEko Konpainiak 07:00etatik 07:55era elkartuko dira Gernikako Arbolan. Hondarribiko Alardeko Jaizkibel Konpainia, aldiz, 07:45ean batuko da Gernikako Arbolara. Jaizkibel Konpainiak 08:00etan hasiko du martxa eta Kale Nagusitik Arma Plazarantz egingo du bidea. Ondoren, 08:45etarako Harresilanda kalea libre utzi eta Sainduara abiatuko dira. HAOSEk 08:55ean ekingo dio desfileari. 

Alkateak “positiboki” ikusi du HAOSEk auzia epaitegira eraman izana, haren ustez erabaki horrek “legeak eta arauak onartzeko eta errespetatzeko borondatea dagoela” esan nahi baitu. Zentzu horretan, Gernikako Arbolan esleitutako espazioak eta ordutegiak “zorrotz” bete behar direla adierazi eta HAOSEko arduradunei epaileak babestu duen agindua betetzeko eskatu die. Herritarrei, berriz, “zibismoz eta tolerantziaz” jokatzeko eskatu die, herritarren arteko “tentsiorik” sor ez dadin. “Hondarribiar guztiei eskatzen diegu bakoitzak bere ahalegina egin dezala jaiak errespetuz eta elkarbizitzan ospatzeko. Jaiak horretarako dira: gozatzeko eta ondo pasatzeko”, gogorarazi du.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari eta alderdi politiko guztiei ere zuzendu zaie alkatea, eta horiei Hondarribiko Alardean “oinarrizko eskubide guztiak errespetatzeko arazoak lehen pertsonan modu serio eta zuzenean konpontzen lagun dezatela” eskatu die.

Erlazionatutako edukiaHAOSEk auzi-errekurtsoa aurkeztu du alkate dekretuaren aurka
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.