Artaleku eta Azken Portuko izen emateen berri eman dute
Hilaren 9tik (datorren asteartea) aurrera eman ahal izango da 2025eko azken lauhilekoko ikastaroetan izena.
Irungo Udaleko Kirol zerbitzuak jakinarazi duenez, datorren asteartean (hilak 9) irekiko dira Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako ikastaroetako izen emate epeak. Izen emate horiek, ordea, 2025eko urrirako, azarorako eta abendurako izango dira.
Horietan izena emateko, honako baldintzak bete behar dira: gaur egun ikastaroetan izena eman gabeko abonatua izatea, edota izena emanda egon arren beste ikastaro batzuetan izena eman nahi izatea; edo, haatik, abonatuak ez ediren pertsonak, gaur egun izena emanda egon edo ez.
Bonuak dituzten pertsonen kasuan, helduen izen ematea hilaren 9ko 08:00etan irekiko da; haurrena, berriz, hilaren 11ko 08:00etan. Abonatuak ez diren pertsonen izen emateak hilaren 12ko 08:00etan irekiko dira.
Ikastaroetan izena internet bidez, NEO IRUN aplikazioaren bidez edota harrera gunera bertara joanda eman daiteke.
Programaren informazio gehiagorako, egin klik hemen.

