Nora Ferreira: "Ez da urrats nahikoa, irailaren 8an ez delako aldatuko ezer"
Irailaren 8aren atarian, Jaizkibel konpainiako kapitain Nora Ferreirakin izan da HITZA. Igandeko aurreskuan egotea positiboki baloratu duten arren, urrats gehiago eskatu dituzte.
Nora Ferreira, Jaizkibel konpainiako kapitaina. Irailaren 8aren atarian, Jaizkibel konpainiako kapitain Nora Ferreira elkarrizketatu du HITZAk bideoan. Hilaren 7an lehen aldiz izango dira konpainiakoak udalbatzak eskaintzen duen aurreskuan. Bertan izango badira ere, aurtengo urrats bakarra hori izan dela diote, eta gehiago egiteko eskatu dute, iazko ebazpenetik hona ez baita haien ustez “inolako berrikuntzarik izan”. Horren eta beste zenbait gairen inguruan aritu da hondarribiarra.
Jarraian elkarrizketa bideoan:

