Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ezustekorik ez: Hondarribia hemeretzigarrenez jarraian Kontxan

Laugarren izan da Hondarribia gaurko gizonen Kontxako estropadan. Lasai ez, baina irmo lortu dute munduko traineru estropada entzutetsuenean izateko eskubidea.

Hondarribiko arraunlariak, gaur, sailkapen estropada ostean lehorreratzen.Hondarribia Arraun Elkartea
Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2025/09/04

Orrazkera galdu gabe agian ez, baina esan daiteke Hondarribiak solbentzia osoz lortu duela 2025eko Kontxako Banderarako sailkatzea, laugarren izan dira. Donostiako 130. Banderan izango da hemeretzigarrenez jarraian gizonen Ama Guadalupekoa. Gaurko sailkapen estropada ez da tramitea izan, “bulegoan beste egun bat” askok esaten duten moduan. Baina esan daiteke estuasun handirik ez duela izan Mikel Orbañanosen taldeak hilaren 7 eta 14ko igandeetan hiriburuko estropada mundialean izateko; alde txar bakarra, herriko festetan ezingo dutela oso era aktiboan parte hartu arraunlariek. Sailkapena lortuta eta Kontxan izanda, gaitzerdi. Emakumeen eta gizonen traineru berdeak Kontxan. Oriok eta Donostiarrak bakarrik lortu dute antzerako balentria aurten.

Tentsioa. Hori izaten da Kontxako sailkapen estropadako bezperetan arraunlariek sentitzen dutena. Are gehiago Kontxara iritsi, eta 2 edo 3 metroko olatuak ikusten direnean. Are, itsasora joan eta uhin handi horien zartakoak traineruaren alde guztietatik entzuten direnean.Tentsio hori gorputzetik arraunetara eraman dute gaur kirolari hondarribiarrek, era baikorrean. Tentsioa emaitza bihurtu dute. Ziabogan jada laugarren ziren; Kontxako hondartzaren ondoko bukaerako balizan ere laugarren. Bikain.

Trantsizio urtea du Hondarribiak. Ligan oso egoki aritzea eta Kontxara lasai asko sailkatzea bezalako trantsizioa nahiko lukete askok! Erne: aurreko hitz tartearen jabe den kazetari honek jakin badaki hona horrela iristeko, Hondarribia Arraun Elkarteak ohiko duen diskrezio eta seriotasunarekin lan latza egin duela. Ez da kasualitatea ligan oso egoki aritzea, eta Kontxara sailkatzea. Joseba Amunarriz patroiak ziur ondoan gaurkoa baino tripulazio hobeak izan dituela; baina gaurko sailkapenak eman dion gozamen eta satisfazioa gutxitan nabarituko zuen platanito berdearen barruan. Are, arraunlari gehien-gehienak herrikoak direnean. Hondarribiko harrobiaren garaipena gaurkoa ere bai.

Kontxa eskuan, orain, lehiatzen gozatzea t0katzen zaie Ama Guadalupekoa trainerukoei. Gerra emango dute, zalantzarik ez da.

Jarraian, gaurko sailkapen estropadaren laburpena postu esanguratsuenen zerrenda eta denborekin.

1. Bermeo 21.01

2. Orio 21.11

3. Zierbena 21.14

4. Hondarribia 21.22

5. Getaria 21.23

6. San Juan. 21.29

7. Lekeitio. 21.29

8. Ondarroa 21.42

18. San Pedro 22.51

21. Hibaika 24.49

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.