Salgai daude N97ren Dj saiorako sarrerak
Irune Muguruzak eta Jota Music-ek egingo dute saioa hilaren 13an Kultur eta Sorkuntza zentroan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Irune Muguruza@haizeairastorza / @n97_eh Irune Muguruzak eta Iñigo Jimenezek 2023an sortu zuten N97 proiektua, eta hilaren 13an Irunen emanaldia egingo dutela jakinarazi du Irungo Udaleko Gazteria zerbitzuak.
Kultur eta Sorkuntza zentroan izango da saioa 22:00etan, eta sarrerek bi euro balio dute. Ekitaldi hori CBA espazio berriaren hilaren 11ko inaugurazio ekitaldiaren barruan kokatzen da.

