Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak aisialdiko ekintzen berri eman du
Orotara hamar ekintza antolatu dituzte ikasturte berrirako, eta auzo lokalean eta auzo elkartean izango dira guztiak.
Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak 2025-26 ikasturterako antolatu dituzten ekintzen berri eman du. Ekintzak auzo lokalean eta auzo elkartean izango dira, eta orotara hamar aukerako zerrenda osatu dute.
Hona hemen auzo lokalean (Ama Birjina Mirarietako 3. zenbakia) izango diren ekintzak:
- Pilates (astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 19:30era). Informazio gehiagorako: 676 23 27 17.
- Indarra (astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 12:00etara). Informazio gehiagorako: 666 87 93 01.
- Gimnasia (ostiraletan, 9:15etik 10:15era). Informazio gehiagorako: 676 23 27 17.
- Luzaketak (asteazkenetan, 17:45etik 19:30era). Informazio gehiagorako: 676 23 27 17.
- Taichi (ostegunetan, 18:00etatik 19:30era). Informazio gehiagorako: 635 75 17 44.
- Dantza sevillarrak (asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara). Informazio gehiagorako: 673 11 57 90
Hemen, berriz, auzo elkartean (Iñigo de Loiola) izango diren ekintzak:
- Euskara (astearte -15:00etatik 17:00etara- eta ostiraletan -16:00etatik 18:00etara-). Informazio gehiagorako: 688 74 66 33.
- Ingelesa (astelehen -16:00etatik 19:00etara- , asteazken -15:00etatik 19:00etara- eta ostiraletan -18:00etatik 19:30era-). Informazio gehiagorako: 616 10 69 24.
- Marrazketa (astearteetan, 17:00etatik 19:00etara). Informazio gehiagorako: 607 93 41 23.
- Eskubide Sozialen Bulegoa (astelehenetan, 12:00etatik aurrera).
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

