Kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua, lanengatik itxiak
Gaurtik hilaren 11ra arte iraungo dute lanek.
Mantenu lanak direla, kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua zenbait egunez itxiak egongo direla jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Itxialdia gaur hasi eta hilaren 11ra arte luzatuko da.

