Eman daiteke izena Bidasoko xake klubean
Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 8tik 11ra, 19:00etan, Irungo lokalean. Ikasturtea hilaren 15ean hasiko dute.
Bidasoko xake klubak jakinarazi duenez, ireki dute ikasturte berriko eskoletan izena emateko epea. Maila guztietako saioak emango dituzte, eta astean zehar, astelehenetik ostiralera, izango dira denak.
Era berean, gehitu dute ate irekien jardunaldiak egingo dituztela hilaren 8tik (astelehena da) 11ra, 17:30etik 19:00etara Irungo lokalean.
Horretaz gain, kirol honetan lehenengoz arituko direnentzat hastapen saioak astelehenetan (17:15etik 18:45era) eta ostiraletan (17:30etik 19:00etara) izango direla ohartarazi dute.
Bidasoko xake klubean izena ematen duen orok kirolaren beraren araudia ikasteaz gain, taktika eta estrategia garatuko ditu, baina memoria eta kontzentrazioa ere landuko dituzte.
Hilaren 15ean (astelehena da) emango diote hasiera ikasturteari Irungo lokalean (Lope de Irigoien kalea, 15).
Informazio gehiagorako egin klik hemen.

