Ultra eskuinaren estrategia "testuinguru globalago batetik" aztertu du Bor Borrek
Irunen kokatu dute ultra eskuinaren estrategia, baina Torre Pachecoko (Espainia) gertaerak ardatz hartuta egin dute azterketa.
La Opinión de Murcia egunkariko irudia. Ivan Urquizar Bor Bor Hausnarketa Kolektiborako Plaza 2022ko azaroan sortu zen erantzunak bilatzea helburuarekin. Duela hiru urte, egitasmoaren berri eman zutenean, “erreferente ideologiko gutxi” dauden garaia dela zehaztu zuten, eta, hortaz, “erantzunak bilatzeko toki bat” zela sortu zutena azpimarratu zuten.
Berriki artikuluak argitaratzen ari dira Bor Borrekoak, eta oraintsu Irunen kokatu duten ultra eskuinaren estrategiari kanpoko begirada bat eman diote; zehatzagoak izate aldera, “testuinguru globalago” batetik aztertu dituzte Murtziako (Espainia) Torre Pacheco hiriko gertaerak ardatz hartuta.
Artikulu hori ilustratzeko erabili duten argazkia Ivan Urquizar argazkilariarena da (La Opinión de Murcia), eta irudiak ultra talde eta estatu egituren arteko harremanak erakusten dituela zehaztu dute Bor Borrekoek.
Argitaratu duten artikulua osorik irakurtzeko, egin klik hemen.

