Eman daiteke izena Euskal Herriko XX. pintxo txapelketan
Datorren urriaren 13tik 15era jokatuko da lehiaketa, Hondarribin. Zortzi sukaldarik osatuko dute final handia.
Euskal Herriko pintxo txapelketaren hogeigarren edizioa jokatuko dute Hondarribin, eta dagoeneko eman daiteke izena.
Urriaren 13tik 15era bitartean izango da lehiaketa, eta orotara 54 sukaldari ariko dira lehian euren pintxoekin. Hiru sailkapen egingo dituzte, eta horietatik hamabost iritsiko dira finalerdietara. Behin lehiaktaren puntu hori igarota, zortzi sukaldarik jokatuko dute finala.
Hogeigarren edizio horretan izena emateko honako esteka hau baliatu behar da.
Lehiaketa hau Hondarribian sortu zen 2006. urtean, eta kokaleku bera izan du 2015. urtera arte, nahiz eta 2009. urtean Donostian jokatu zen. 2016 eta 2019an ere Donostian jokatuko zuten txapelketa, 2020 eta 2021ean Gasteizen, eta 2022an, berriz, Bilbon. 2023. urtetik, ordea, Hondarribin jokatzen da berriz.
Txapelketa horren helburua tabernetako sukaldarien ahalmen sortzailea garatzea da, baina baita arlo bereko profesionalak elkartzea ere.
Bidasoak sei aldiz irabazi du txapelketa: lau aldiz Hondarribiko Gran Solek, behin Hondarribiko Sardarak eta beste behin Irungo Danakok.

