Turner sindromeagatik fuksiaz argituko dute udaletxea
Turner sindromearen nazioarteko eguna dela eta, bihar (osteguna, hilak 28) gauean fuksziaz argiztatuko dute udaletxea.
Irungo UdaletxeaIzaro Perez Loperena Festurner Turner sindromearen elkarteak hala eskatuta, Irungo udaletxea fuksiaz argiztatuko dute sindromearen nazioarteko egunean.
Ondorioz, bihar (osteguna, hilak 28) gauean argituko dute eraikina. Udalak jakinarazi duenez, ekintza horren helburua gaixotasun genetiko arraroa ikusaraztea da. Turner sindromeak emakumeei eragiten die soilik X kromosoma baten gabezi totala edo partzialagatik.

