Zuriñe Benaventek 'El Bolero' interpretatuko du larunbatean, Irunen
Dantzari eta Altraste konpainiakko zuzendariaren ikuskizuna 20:00etan izango da, San Juan plazan. Gorputza eta musika izango dira emanaldian nagusi.
Zuriñe Benavente dantzariak ikuskizuna egingo du larunbat honetan (hilak 30) San Juan plazan. Altraste konpainiako zuzendaria da Benavente, eta 20:00etan izango da haren ikuskizuna. El Bolero izango da dantzariak interpretatuko duena, zehazki, Maurice Ravelen pieza sinfonikoan oinarritutako dantza izango da.

